Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxeak Europa eta Erdialdeko Asiatiko Ikuspegiak 2015 ondoko garapen-agendarako eskualde-kontsultan parte hartu du

2013ko azaroaren 7 eta 8an egin zen, Istanbulen (Turkia), Garapen Inklusiboa eta Iraunkorra: Europa eta Erdialdeko Asiatiko Ikuspegiak 2015 ondoko garapen-agendarako izeneko eskualde-kontsulta. Hainbat erakundek batera antolatu zuten gertakizun hori: Nazio Batuen Garapen Programak (UNDP), Nazio Batuen Europako Ekonomia Batzordeak (UNECE) eta Turkiako Garapen Ministerioak.

Nekane Viotak gertakizun garrantzitsu horretan parte hartu zuen, UNESCO Etxeko Iraunkortasun Programaren ordezkari gisara. Nagusiki, 2015 ondoko agenda berria eta Garapen Iraunkorreko Helburuak ontzeko prozesuari gogoeta-ekarpena egitea izan da eskualde-kontsultaren helburua, datozen urteetako garapen-agenda taxutzen hasteko.

Hala, bada, 350 stakeholder edo interes-taldek parte hartu zuten eskualde-kontsultan, besteak beste: gobernuetako ordezkariek, nazioarteko erakundeek, gizarte zibilak, sektore pribatuak, erakunde akademikoek eta hedabideek. Topaketan hainbat gaiei buruzko mahai-inguruak antolatu ziren, bai eta ondorioen foro ireki bat ere, 2015 ondoko agendarako eskualde-lehentasunak zehazteko eta eskualdeek eztabaida globalerako beren ekarpenak adierazteko.

Estatu kideekin kontsulta egin aurretik, azaroaren 6an gizarte zibilari egin zitzaion kontsulta. Azken hori Europar Batasuneko eta Erdialdeko Asiako gizarte zibileko talde eta eragile nagusiek antolatu zuten eta ia 120 parte-hartzaile bildu zituen, kontsultan jorratuko ziren gai bakoitzari buruzko jarrera bateratu bat prestatze aldera. Espazio hartan, giza garapen iraunkorra lortu nahi bada eskubideen, kulturaren eta berdintasunaren ikuspuntuak aintzat hartuta lan egin behar dela defendatu zuen UNESCO Etxeak.


Informazio gehiago: www.worldwewant2015.org/es/node/368835

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco