Azken berriak
atzera ES|EN
Pobrezia larriari eta giza eskubideei buruzko Nazio Batuetako errelatore bereziak egindako txosten berriarentzako euskarria

Pobrezia larriari eta giza eskubideei buruzko errelatore bereziak gizarte zibileko erakundeei proposatu die politika fiskalak giza eskubideen gauzatzean eragiten dituen ondorioei buruzko ekarpenak aurkeztea.

2014ko ekainean egingo da Giza Eskubideen Kontseiluaren 26. batzarra, eta bilera horretan Magdalena Seplveda Carmonak, pobrezia larriari eta giza eskubideei buruzko errelatore bereziak, zergen eta tributuen alorreko politikak giza eskubideetan eragiten duen inpaktuari buruzko txosten bat aurkeztuko du. Beste prozedura batzuetan bezala, errelatore bereziak gizarte-erakundeei dei egin die, politika fiskalak giza eskubideen gauzatzean eragiten dituen ondorioei buruzko ekarpenak egin ditzaten.

Magdalena Seplveda Carmona errelatore berezia da 2008ko maiatzaz geroztik. Giza Eskubideen Kontseiluak prozedura berezi horiek esleitzen ditu, giza eskubideekin lotuta dauden eta arreta berezia behar duten gai eta xehetasunak aztertzeko. Errelatore bereziek txosten bat aurkezten diote urtero Giza Eskubideen Kontseiluari, eta txosten horretan, haien aginpideari lotutako elementu bereziren bat aztertzen dute. Txosten horiek guztiak egiteko, ezinbestekoa da gizarte zibilak informazioa ematea eta Giza Eskubideen Kontseiluko aditu independente horiek eskubideak argitzeko egiten dituzten lanetan laguntzea.

Errelatorearen jarduera nagusietako bat da gobernuekin, nazioarteko erakundeekin eta beste herrialde batzuetako gizarte zibilarekin elkarrizketa eraikitzailea sortzea, pobrezia larrian bizi diren pertsonek giza eskubideez gozatzea eragozten duten oztopo guztiak desagerrarazteko proposamenak identifikatzea helburu hartuta.
Horregatik, hain zuzen, errelatoreak espero du txosten horiek zergen eta tributuen alorreko politikei buruzkoak izatea, gehienbat, giza eskubideetan eragin zuzena baitute.

Nahi duen edonor UNESCO Etxearekin harremanetan jar daiteke, txosten horiek errelatoreari helarazteko. Bestela, 2013ko abenduaren 2a baino lehen bidal daitezke txosten horiek, ingelesez, gaztelaniaz edo frantsesez, MS WORD, PDF edo beste edozein formatu bateragarri baliatuta, honako helbide honetara: srextremepoverty@orchr.org

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco