Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxearen parte-hartzea Kultura-ondare ez-materiala bere protagonisten eskutik jardunaldietan

2013ko urriaren 29tik 31ra, Kultura-ondare ez-materiala bere protagonisten eskutik jardunaldiak egin ziren Madrilen, Espainiako Kultura Ondarearen Institutuan, institutu horrek berak antolatuta. Topaketa horretan parte hartu zuten kudeatzaileen ordezkarietako bat izan zen UNESCO Etxea.

Bertsolari-tradizioaren ordezkari moduan Andoni Egaak eta Maialen Lujanbiok izan zuten parte-hartzea azpimarratu behar da jardunaldi horietan. Horiek biek hilaren 30eko saioan esku hartu zuten, ahozkoaren bat-batekotasunaz hitz egiteko, eta Galiziako eta Andaluziako parte-hartzaile batzuk ere izan ziren han. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko ikerlari taldeko kide den Karlos Aizpuruarekin batera, ondare ez-material horren adierazpenaren egungo egoeraren berri eman zuten, eta haien ahotik bertsoak entzuteko aukera ere izan zen.

Jardunaldietara bertaratutakoek goretsi egin zuten bai elkarteak bertsolaritza sustatzeko, babesteko eta transmititzeko egiten duen lana, bai jardunaldi horietan bi bertsolariek egindako esku-hartzeen kalitatea.

Hauek izan dira mota honetako lehen jardunaldiak, eta adierazpen horien protagonista diren pertsonek bertan parte hartzea nahi zen. UNESCO Etxearentzat, garrantzitsuak dira honelako topaketak, kultura-ondare ez-material horren protagonista edo transmititzaileek, kudeatzaileek eta erakundeek elkarrekin harremana izan dezaten.

 

Laguntzen du:

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco