Azken berriak
atzera ES|EN
Giza eskubideen ikuspegia garapenerako lankidetzan sartzeko bi material metodologiko horiek aurkeztu dituzte UNESCO Etxeak eta Garapen Bideanek

UNESCO Etxea eta Garapen Bidean erakundeak UNESCOren 'Empoderando a las personas pobres mediante litigios en materia de derechos humanos' eskuliburuaren eta 'Giza eskubideak garapen lankidetzan sartzeko gida metodologikoa'-ren bigarren argitalpenaren aurkeztuko dituzte.

Aurkezpena datorren urriaren 28an, astelehena, Gasteizko Garapen Bidean eta UNESCO Etxearen egoitzan (Zapatari kalea,8), 19:00etan izango da.

Bi erakundeek giza eskubideen ikuspegiarekiko hartutako konpromisoak ekarri du gidaren bigarren argitalpena. Izan ere, bi erakunde horiek beharrezkotzat jo dute egunerokotasunean garapen-prozesuetan lanean dihardugun erakundeoi tresna erabilgarriak eskaintzea, horiei esker errazago izan dadin ikuspegi hori aplikatzeko eta barneratzeko dinamikak sortzea.

UNESCOren eskuliburua ingelesez argitaratu zen. Hortaz, UNESCO Etxeak, bere lan-eremuetan dokumentu espezializatuak gaztelaniaz zein euskaraz zabaltzen laguntzeko konpromisoa hartuta duenez, eskuliburua gaztelaniara itzuli du, eta gaztelaniaz ere argitaratu du. Mundu osoan jaso dira adibideak, eta horietan joera politikoko ekintzak eta tokian tokiko, estatuetako eta eskualdeetako legezko ebazpenak  zerrendatu dira. Eskuliburuaren helburua da gizarteko talde ahul eta baztertuenak ahalduntzea, beren oinarrizko giza eskubideak baliatzeko aukera emanez. Gida diseinatzeko erarekin lortu nahi izan da, batetik, elkarrizketa suspertzea estatuko agintarien eta sozietate zibilaren artean, eta, bestetik, tartean diren alderdi guztiek giza eskubideak aintzatestea eta betetzea lortzeko era berritzaileen bilaketa abiaraztea.

Aurkezpena Arantza Chacnek egingo du. Arantza Zuzenbidean lizentziaduna da, eta GARAPEN BIDEAN Giza Eskubide eta Garapenerako Tailerreko taldekide. Beste egile batzuekin batera, Giza eskubideak garapen lankidetzan sartzeko gida metodologikoa (Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2009) egin zuen, eta bigarren argitalpena berrikusi du.

Sarrera librea

Tokia: Garapen Bidean eta UNESCO Etxearen egoitza (Zapatari kalea,8)

Eguna eta ordua: urriak 28, 19:00etan.

Argitalpen bakoitzaren ale bat emango zaie partehartzaile bakoitzari.

Informazio gehiago:

Empoderando a las personas pobres mediante litigios en materia de derechos humanos

Giza eskubideak garapen lankidetzan sartzeko gida metodologikoa

 

Antolatzaileak

 

Laguntzaileak

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco