Azken berriak
atzera ES|EN
Kultura Iparra-Hegoa politika publiko gisa krisi garaian elkarrizketarako mahaia

UNESCO Etxeak urriak 24, osteguna, 18:30etan, Bilboko Alhondigan elkarrizketarako mahai bat antolatu du.

Estatuko krisi eta murrizketen testuinguru honetan, nabarmena da nola erabakitako austeritate-neurriek neurriz gaineko kaltea eragiten dioten egoera txarrean eta baztertuta dauden pertsonek eta taldeek beren eskubideak gozatzeko duten aukerari. Horrek lehen mailako eta bigarren mailako eskubideen arteko zatiketa areagotzen du eta, ondorioz, eskubide kulturalak urratu egiten dira, bazterrera uzten dira eta oso erraz alboratzen dira, nahiz eta horiek ere giza eskubideak izan eta eskubide zibil eta politikoak bezain funtsezkoak.

Ekonomian eta finantzen arloan mundu zabalean sortutako krisi bakar batek ere ez du murrizten estatuko agintariek eta nazioarteko komunitateak giza eskubideak errespetatzerakoan duten erantzukizuna. Ohartarazpen hori egin zien Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluak estatu kideei 2009an. Hala, Ekonomia, Gizarte eta Kultura Eskubideen Nazioarteko Itunaren 16. eta 17. artikuluei jarraituz (2012ko ekainaren 6an eman zen argitara itun hori) estatu kideek aurkeztutako txostenak aztertu ondoren, zera gomendatzen dio Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Batzordeak Espainiari: berma dezala onartutako austeritate-neurri guztiek identifikatzen dutela zein den Itunaren eskubide guztien gutxieneko eduki funtsezkoa.

Elkarrizketarako mahai honen xedea da lankidetzan diharduten eragileei eta erakunde politiko publikoei dei egitea alderdi horien gainean gogoeta egin dezaten, era horretara kultura eta garapenaren arteko loturan aurrerapausoak emateko eta lotura hori Iparra-Hegoa harremanetan modu praktikoan aplikatzeko.

Horretarako, honako hauek izango ditugu partaide:

Mikel Mancisidor. UNESCO Etxeko zuzendaria eta Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturaren Batzordeko kide eta aditu independentea (2013-2016). Giza eskubideen arloan eta garapenerako lankidetzan aditua.

Paul Ortega. Zuzenbidean lizentziatua. Gaur egun Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendaria. Aurrez hainbat kargu izan zituen Innobasquen (Berrikuntzarako Euskal Agentzia) eta UNESCO Etxeko zuzendari izan zen.

Jess Prieto de Pedro. Zuzenbidean doktorea UNEDen eskutik, Zuzenbide Administratiboko katedratikoa eta Eskubide Kulturalei buruzko Andrs Bello katedraren titularra. Gaur egun, Hezkuntza, Kultura eta Kirola Ministerioko Arte Ederren eta Ondare Kulturalen eta Artxibo eta Liburutegien zuzendari nagusia da.

Beatriz Barreiro-k, Nazioarteko Zuzenbide Publikoko eta Nazioarteko Erlazioetako Juan Carlos Erregea Unibertsitateko irakaslea dena, hizlariak interpelatuko ditu. 2013ko urtarriletik Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbiderako Espainiar Elkartearen zuzendaria da.

Gainera, garapenerako kulturaren gaian adituak diren hainbat pertsonek barne bilera izango dute aurreko egunean. Hainbat lagun bertaratuko dira UNESCO Etxeak egingo duen bilera horretara, besteak beste: Gemma Carb, Alfonso Dubois, Raffaela Galante, Itziar Idiazabal, Liliana Kremer, Alfons Martinell eta Fernando Vicario.

Lekua eta ordutegia: Alhondiga Bilbao, Bastida aretoa, 18.30-20.30.

 

Antolatzailea

Laguntzailea

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco