Azken berriak
atzera ES|EN
Enkarterri eta Ura. Bizitza tantak bizi garapen iraunkorraren alde

Datozen sei hilabeteotan sentsibilizazio-kanpaina bat egingo da Enkarterrin, Ur Arloko Lankidetzaren Nazioarteko Urtearen baitan

Kanpainari hasiera emateko, urriaren 17an, Balmasedako Klaret Antzokian La sed del mundo filma proiektatuko da eta hitzaldi bat emango du Amalia Navarrok, Nazio Batuen Milurtekoko Kanpainaren koordinatzaileak.

Hurrengo sei hilabeteetan, dibulgazio- eta sentsibilizazio-kanpaina bat egingo da Enkarterriko Haranetan, Nazio Batuen Ur Arloko Lankidetzaren Nazioarteko Urtearen baitan. Urriaren 17tik aurrera, programa berezi horren barruan egingo dira, besteak beste, informazio-jardunaldiak, film-emanaldiak, urarekin lotutako instalazioetara bisitaldiak, ikastetxeetan prestakuntza, etab. Horren guztiaren helburua urak mundu osoan duen garrantzia nabarmentzea da, bai eta segurtasun hidrikoa eta giza garapen iraunkorra bermatzea ere, lankidetzaren bidez.

Kanpaina hau Enkarterrin aurrera eramaten lankide izango dira UNESCO Etxea; Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa, Enkarterrialde (Enkarterrietako Landa Garapenerako Elkartea) eta Laenk (uraren tratamenduan eta ingurumen-zerbitzuetan espezializatutako enpresa).

Ekimen honen barruko jarduerak Bizitza Tantak, Giza Garapen Iraunkorraren alde leloaren pean egingo dira, eta urriaren 17an hasiko dira, Balmasedako Klaret Antzokian 18:30etan egingo den ekitaldi baten bidez. Proiektuko antolatzaileen ondoan izango da Nazio Batuko Milurtekoko Kanpainaren koordinatzaile Amalia Navarro, eta Milurtekoko Garapen Helburuetan aipatuta dauden urarekin lotutako konpromiso globalak betetze aldera egindako aurrerapenak eta ahaleginak jorratuko ditu.

Jardunaldi horren barruan emango da Yann Arthus-Bertrand argazkilari eta zuzendari frantsesak egindako La sed del mundo filma ere. Hogei herrialdetan filmatutako dokumentala da, airetik hartutako irudi ikusgarriz osatua, eta gizakiak iraun ahal izateko erronkarik larrienetako bat aukeratzen du, ura, egungo testuinguruan: eskaria handitzen ari da, munduko biztanleria ugaritzen, klima aldakorraren eragina larriagotzen eta, horren guztiaren ondorioz, baliabide natural horixe da baliotsuenetako bat planeta osoan.Kanpaina honen baitan, datozen hilabeteetan erakusketak egongo dira, eskualdeko ikasleentzako saioak, Enkarterriko araztegietara bisitaldiak, dokumental-emanaldiak, txostengile ospetsuen hitzaldiak, etab.

Ur Arloko Lankidetzaren Nazioarteko Urtearen helburu nagusia aliantza sendoak eta iraunkorrak finkatzea da, bai eta ur-arloko lankidetza-ekimenak bultzatzea ere, nazioen, komunitateen eta interes-taldeen bakea eta segurtasuna berma dadin, eta baliabide hidrikoak modu zuzenean bana daitezen. Ezinbestekoa da interesdun guztiek mundu mailako erronkak eta baliabide hidrikoen gaineko presioak ezagutzea eta, horretan oinarrituta, elkarrizketa eraikitzaile eta errealista bat aurrera eramatea.

Informazio gehiago:

Ur Arloko Lankidetzaren Nazioarteko Urtea

Milurtekoko kanpaina

Enkarterrialde

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco