Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxearen Ohorezko Bazkideen bi urtean behingo V. topaketa eta adierazpen instituzionala

Erakundeak adierazpen bat eman du argitara herritarren parte-hartzea eta erantzukizuna aldarrikatzeko eta bide horretatik demokrazia hobe batera iristeko. Federico Mayor Zaragozak aurkeztu du adierazpena ohorezko bazkide guztien izenean.

2005. urteaz geroztik, UNESCO Etxea Euskal Herriko UNESCO Zentroak bi urtean behin dei egiten die ohorezko bazkideei, Gobernu Kontseiluarekin eta erakundearen lantalde profesionalarekin batera, gogoeta egin dezaten, erakundeak eta, oro har, gizarte osoak aurrean dituen erronkei buruz.

Oraingo honetan, gizarte, politika, etika eta ekonomiaren arloan bizitzen ari garen une larriari erantzuna emateko herritarrek eta erakundeek beren gain hartu beharko lituzketen balioei buruz jardun dira bertaratuak; besteak beste, parte-hartze demokratikoari, gizarte-erantzukizunari, etikari eta gardentasunari buruz, balio horiek baitira gure gizartean errotu eta nagusitu beharko liratekeenak.

Horren harira, ADIERAZPEN INSTITUZIONAL bat aurkeztu da prentsaurrekoan. Adostutako testuak dei egiten dio gizarteari pertsonek eta herriek modu aktiboan parte har dezaten; eta dei egiten die herritarrei estamentu publikoetan eska dezaten berdintasunez eta modu inklusiboan parte hartzen laguntzeko konpromisoa, bide horretatik gizateriaren balio komunen ulermena sustatzeko eta bakerako kultura bultzatzeko, hala inguru hurbilean nola mundu zabalean

UNESCO Etxeak etika publiko eta sozialaren alde egiten du apustu; etika horrek erakundeen eraikuntzaren oinarrian egon behar du, baita haien garapenean eta jardunean ere.

Orobat, UNESCO Etxeak bat egiten du balioen lengoaia berreskuratu eta demokrazia hobe baten eraikuntzan aplikatu nahi dutenekin.

Adierazpenean, UNESCO Etxeak hamahiru konpromiso hartu ditu bere gain, esparru hauetan: parte-hartzea; hezkuntza; gardentasuna; etika eta balioak; ekonomia eta enpresa; zientzia eta teknologia; zerbitzu publikoak, giza eskubideak eta herritarren erantzukizuna. Eta konpromisoa hartu du, azkenik, euskal esparruan Demokraziaren Adierazpen Unibertsala sustatzeko eta zabaltzeko.

Informazio gehiago:

"Herritarren parte-hartzea eta erantzukizuna demokrazia hobe baterako" adierazpena (pdf - 200KB)

Biurteko 5. Topaketa 2013/09/21

Ohorezko Bazkideen Batzorde Aholkularia eta adierazpen instituzionalak

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco