Azken berriak
atzera ES|EN
Nire mundua, 2015 ondorengo garapenari buruzko Nazio Batuen inkesta globala

Nazio Batuek inkesta global bat abian jarri dute, gure lehentasunak hautatzeko aukera izan dezagun guztiok, 2015 ondorengo garapen-agendari begira. Nire mundua inkestaren helburua da jendearen ahotsa entzutea eta proposatutako aukerei buruz duten iritzia jakitea.

Emaitzak 2015 ondorengo garapen-agendarako pertsona gailenen goi-mailako taldeari aurkeztuko zaizkio, bai eta idazkari nagusiari eta munduko liderrei ere, jendearen ahotsa aintzat hartuta egin dadin 2015 ondorengo garapen-agenda. Horrenbestez, ekimen honetan parte har daiteke www.myworld2015.org webgunean dauden 16 aukeretatik 6 hautatuz.

16 gai horiek landu dira planetako populazio pobreenen artean lehendik egindako inkestak eta pobreziaren aurkako eztabaida tekniko eta politikoak oinarri hartuta.

Webgunean bertan eskura daude emaitza globalak, eta herrialdearen, adinaren, sexuaren eta beste adierazle batzuen arabera banatutako emaitzak ere ikus daitezke.

Gainera, parte-hartze handiagoa bideratzeko, eta Internet eskura ez daukaten komunitateetara eta sektore pobreenetara heltzeko, inkesta hori paperean banatu da, mundu guztiko oinarri-erakundeen, gazte-elkarteen eta gobernuz kanpoko erakundeen sare baten bidez.

Nire mundua inkesta Nahi dugun mundua Nazio Batuen Garapenerako Programaren kanpaina globalaren zati den tresna bat da.

Informazio gehiago eskuratzeko eta nahi duzun garapenaren aldeko botoa emateko, sartu honako orrialde hauetan:

www.myworld2015.org

www.worldwewant2015.org

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco