Azken berriak
atzera ES|EN
Hegoaldearen gorakada: giza aurrerapena mundu anitzean eztabaida-foroari buruzko txostena eskueran

Hegoaldearen gorakada: giza aurrerapena mundu anitzean Giza Garapenari buruzko Txostena hizpide hartuta, eztabaida-foroa egin zen Areetako Udal Elkartegian (Getxo) 2013ko apirilaren 25ean, UNESCO Etxeak antolatuta, Getxoko Udalaren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzaz.

Foroaren helburua zen giza garapenari buruzko eztabaida sortzea, bereziki krisialdi globalaren egoera berriaren aurrean, garapen-bidean dauden herrialdeen aurrerapena aintzat hartuta eta herrialde garatuekin alderatuta. Aditu batek txostena aurkeztu eta haren analisia egin ostean, elkarrizketari ekin zioten bertaratutakoek, giza garapenari buruzko iritzi, kritika eta ideiak trukatzeko.

Foroan aztertutako ideia nagusiak eta partaideen galderak biltzea da txostenaren helburua, bai eta bertaratu ezin izan zutenei jardueran izan ziren eztabaidak eta informazioa eskueran jartzea ere.

2013ko Giza Garapenari buruzko Txostenaren aurkezpen ofiziala apirilaren 24an egin zen, goizean Donostian, Deustuko Unibertsitatean, eta arratsaldean Gasteizen, Artium museoko entzunaretoan.

Ikus eztabaida-foroari buruzko txosten osoa (pdf - 300KB)

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco