Azken berriak
atzera ES|EN
Genevan Giza Eskubideei buruzko tailerrean parte hartzeko 8 beka eskaintzen dira

UNESCO Etxeak GKEetako langileentzako 8 beka eskaintzen ditu, 'Human Rights Internship Programme' prestakuntza-tailerrean parte hartzeko, zeina Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluarekin batera egingo baita, Genevan; hau da, 2013ko irailaren 16tik 20ra bitartean eta, hain zuzen, GEKren 24. bilera-aldia izango da.

Urteak dira programa hau CIGC-ek koordinatzen duela, eta Giza Eskubideen Kontseiluaren bilera-saioen markoan garatzen da. Programa honi esker, NBE sistemak giza eskubideak babesteko dituen mekanismoen funtzionamendu praktikora hurbil gaitezke. Zati bat teorikoa izango da, eta beste bat praktikoa; izan ere, Giza Eskubideen Kontseiluaren hainbat organismotan parte-hartze praktikoa eta presentziala izango dute parte-hartzaileek.

GKEetako langileei bideratuta dago: bereziki Nazio Batuek giza eskubideak babesteko dituzten mekanismoetan gizarte zibilak duen rolean sakondu nahi dutenei eta giza eskubideak beren erakundearen lanean sartzea errazten duten tresnak gertutik ezagutu nahi dituztenei.

Programa osoa eta informazio gehiago:

 Human Rights Internship Programme Bekak

Kontaktua:

Nekane Viota 944 276 432 / n.viota@unescoetxea.org

 

Dirulaguntzailea

 

 

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco