Azken berriak
atzera ES|EN
Ingurumenaren Nazioarteko Eguna: Plántate en Río + 20

Ingurumenaren 2013ko Nazioarteko Egun honetan, El Correo aldizkariak bi artikulu argitaratu ditu Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailburu den Ana Oregik idatzitakoak.

Informazio gehiago:

Iritzi artikulua: 'Un compromiso ampliado'. El Correo 2013/06/05

Elkarrizketa: Ana Oregi, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailburua. El Correo 2013/06/05

NBE - Ingurumenaren Nazioarteko Eguna

 

Ingurumenaren eguna dela eta, SOStenibles.TV ezagutzera gonbidatu nahi zaitugu, gure planeta zaintzen laguntzen duten tokian tokiko esperientziak biltzen dituen bideo-bloga. Ekintza, Isozaki atea - Bizikidetasun enparantzan, Bilbon, izango da.

Parte hartu dezakezu bi modu desberdinetan

1.-Gure hormaren bidez, garapen iraunkorraren alde lan egiten ari diren ekimenak identifikatzeko:

Pegatinak edukiko ditugu ezagutzen dituzuen ekimenen informazio idazteko eta partekatzeko, gure datu basean eta etorkizunean SOStenibles.TV-n sartzeko asmoz.

2.-Bideo-elkarrizketa bat egiten:

Garapen iraunkorraren alde lan egiten duen ekimen, GKE, kolektibo edo erakunde baten partaide bazara, hurbildu gure bideo-callera eta elkarrizketa bat egingo dizugu. Zure ekimena argitara emango dugu gure bideo-blogean eta sare sozialetan.

Zer egin behar duzu elkarrizketa bat egiteko:

Erantzun laburra prestatu, egingo dizkizugun lau galdera hauentzat:

  • Nor zara eta zertan aritzen zara?

  • Zer egiten duzu egunerokoan (lanbidez edota zaletasunez) Garapen Iraunkorraren alde?

  • Zure egoeratik abiatuta eta Garapen Iraunkorraren alde egiten duzun jarduera horretan, zein da zure kexa? Eta zein litzateke zure larrialdi- edo laguntza-deia? Nori egingo zenioke dei hori?

  • Ze tonu (melodia) jarriko zenioke dei horri?

Zure aktibitatearekin loturik dagoen edozein elementua edo gauza ekar dezakezu, zure elkarrizketan atrezzo moduan agertzeko.

Elkarrizketa nolakoa izango den ideia bat edukitzeko bisita dezakezu SOStenibles.TV

SOS, SOS, SOS, zein da zure larrialdi-deia?

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco