Azken berriak
atzera ES|EN
Prestakuntza-jardunaldiak eta mahai-ingurua, Basaurin, ekainaren 17tik 20ra

Ekainaren 17an, 18an, 19an eta 20an, Garapenerako Lankidetzari buruzko jardunaldiak antolatu dituzte Basaurin, bigarren urtez antolatu ere, UNESCO Etxeak eta Basauriko Udalak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin.

Aurten, Iraunkortasuna eta ekitatea da jardunaldien izenburua, eta giza garapenari loturiko gaiak landuko ditugu, hala nola, iraunkortasuna, kultura eta genero-berdintasuna; horretaz gainera, amaitzeko, saio bat egingo dugu 2015 osteko erronkak aztertzeko (2015ean amaituko da, hain zuzen ere, MGHen konpromisoen lehenengo aldia).

Ikastaroa garapenerako GKE-etako eta ingurumenaren arloko GKE-etako langileentzat da, bai eta administrazioetako teknikari, emakumeen elkarte, immigrazioaren arloko elkarte, boluntario, ikasle eta gai horietan sakondu nahi duen ororentzat ere.

Ikusi egitarau osoa

 

Halaber, ekainaren 19an, asteazkenean, 18:30etik 20:00etara, 'Feminismoa eta giza eskubideak: emakumeak bakea eraikitzen' deritzon mahai-ingurua aurkeztuko dugu. Hizlari lanetan arituko dira Maria Eugenia Rodriguez Palop (giza eskubideetan eta feminismoan aditua, Madrilgo Carlos III Unibertsitatea) eta Manuela Mesa (CEIPAZen zuzendaria). Mahai-ingurua irekia da.

 

Data:    Jardunaldiak:        Ekainak 17, 18, 19 eta 20 (9:30-14:00)

            Mahai-ingurua:      Ekainak 19  (18:30 -20:00)

Lekua: Mairiena, Emakumeen Etxea. (Kareaga Goikoa kalea, 54 - 1. solairua. Basauri)

 

Informazio gehiago eta izen emateak:

Izen-emate orria

Aitana Uria: a.uria@unescoetxea.org Tfna. 94 427 64 32

 

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco