Azken berriak
atzera ES|EN
Garapenerako lankidetzaren programazioan giza eskubideen ikuspegia integratzeari buruzko tailerra

Tailer honekin partaideek jakingo dute giza eskubideen ikuspegiaren printzipioak eta metodologia aplikatzen garapenerako lankidetzako programazio-prozesuetan.

Lantegia amaitutakoan, partaideak gai izango dira:

  • Giza eskubideen estandarrak eta printzipioak programazio-prozesuei aplikatzeko.

  • Giza eskubideen ikuspegia programazio-prozesuetan aplikatzearen balio erantsia aintzat hartzeko. Izan ere, Milurtekoaren Adierazpenaren, Milurtekoaren Helburuen eta Nazio Batuen sistemaren testuinguruan giza eskubideek duten zentralitatea da abiapuntua.

  • Kausalitatearen analisia, rolen analisia eta gaitasunen analisia programazio-prozesuko fase guztietan aplikatzeko.

  • Eskubideen titularren eta betebeharren titularren elkarrizketa-dinamika ikusteko.

Trebatzaileak:

Arantza Chacn

Zuzenbidean lizentziatua da, eta Gasteizko SEADen Lagunen Elkartearen proiektu-arduraduna. Giza eskubideen egoera Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetan liburuaren koordinatzailea eta GARAPEN BIDEAN Giza eskubideen eta garapenaren aldeko tailerra kolektiboko kidea da, eta Giza eskubideak garapen lankidetzan sartzeko gida metodologikoaren (Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2009) egileetako bat ere bada.

 

Ana Urgoiti

Zuzenbidean lizentziatua da eta Nazioarteko Zuzenbidean eta Genero eta Garapenean espezialista da. Gaur egun garapenerako gaietan aholkulari independente bezala lan egiten du. Bere alor nagusiak heziketa plangintza eta ebaluazioa dira.

 

Data:     Ekainaren 10,11 eta 12an

Lekua:   UNESCO Etxearen egoitzan (Zapatera 8) Vitoria-Gasteiz.

 

Doako tailerra

  • Gehienez 20 parte-hartzaile.

  • Plazak izena emateko ordenaren arabera gordeko dira, zorrozki.

Epea, 2013ko maiatzaren 30ean bukatuko da.

Informazio gehiago, programa eta izen-emateak

kontaktua: j.dominguez@unescoetxea.org

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco