Azken berriak
atzera ES|EN
Elkarrizketaren eta Garapenaren Aldeko Kultura Aniztasunaren Munduko Eguna

Maiatzaren 21ean, Elkarrizketaren eta Garapenaren Aldeko Kultura Aniztasunaren Munduko Eguna ospatzen da; 2001ez gero, Kultura Aniztasunari buruzko UNESCOren Adierazpen Unibertsalaren oroitzapena egiten da egun horretan.

UNESCO Etxean, gizarteari dei egin nahi diogu UNESCOK 2011n abiatu zuen honako ekimen honetan parte hartzeko: Egin ezazu ekintza BAT aniztasunaren eta inklusioaren alde (Do ONE thing for Diversity and Inclusion).

Mundu-kanpaina horrek mugimendu bat sortu nahi du aniztasunaren alde lan egin nahi duen jendea biltzeko.

Eguneroko bizitzan ekintza bat egiteko eskatzen dio kanpainak jendeari, aniztasuna eta integrazioa sustatzeko eta hori mezuen eta bideoen bidez partekatzeko Facebooken duen orri berezian.

Zer egin daiteke Elkarrizketaren eta Garapenaren Aldeko Kultura Aniztasunaren Munduko Eguna ospatzeko?

  • Joan beste kulturei buruzko arte-erakusketa edo museo batera.

  • Bizikidetza-espazio bat partekatu, beste kultura eta erlijioetako jendearekin iritziak trukatzeko.

  • Beste herrialde edo erlijio bateko liburu bat irakurri edo film bat ikusi.

  • Beste kultura batzuetako pertsonak zure ohiturak ezagutzera gonbidatu.

  • Beste kultura batzuetako pentsalari handien lanak irakurri  (adib. Konfuzio, Sokrates, Avizena, Ibn Khaldun, Aristoteles, Ganesh, Rumi).

  • Beste kultura batzuetako ospakizunei buruz ikertu eta horietan parte hartu.

  • Beste kultura batzuetako musika entzun.

Kanpaina honi buruz gehiago jakiteko: www.unaoc.org/actions/campaigns/do-one-thing-for-diversity-and-inclusion/

Informazio gehiago:

UNESCO - Elkarrizketaren eta Garapenaren Aldeko Kultura Aniztasunaren Munduko Eguna

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco