Azken berriak
atzera ES|EN
Otsailak 21: Ama-Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna

UNESCOren 1999ko Konferentzia Nagusiak otsailaren 21a Ama-Hizkuntzaren Nazioarteko eguna izendatzeko erabakia hartu zuen. Izendapen horren helburua munduko hizkuntz aberastasunari eta aldibereko ahuleziari buruzko sentsibilizazioa nazioartean zabaltzea da.

Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Egunak hizkuntza-aniztasuna eta hezkuntza eleaniztuna sustatu nahi ditu eta, ulermenean, tolerantzian eta elkarrizketan oinarritutako kultura- eta hizkuntza-tradizioez kontzientziatu nahi du.

Hizkuntzak ez dira komunikabide soilak, munduaren ikuspegi bat ere islatzen dute: balio-sistemen eta kultura-adierazpenen bide gertatzen dira eta, ezinbesteko faktorea dira taldeen eta gizabanakoen nortasuna zehazteko. Hizkuntzak giza ondare biziaren funtsezko zatia dira.

"Liburua, heziketaren ardatza ama-hizkuntzan" lemarekin, urte honetan bilatzen da interesatu guztiei gogoratzea ama-hizkuntza heziketa laguntzeko funtsezkoa dela hizkuntza lokaletan liburuak sortzea.

Irina Bokovaren, UNESCOko zuzendari nagusiaren, hitzak geure eginda: Hizkuntzen bizitasuna hitz egiten duten guztien eta babesteko mugitzen diren guztien menpe dago. Horregatik, UNESCO Etxeak bat egin nahi du ospakizun horrekin, eta hitzematen du ildo horretan lan egiten jarraituko duela.

Informazio gehiago:

UNESCO: Ama-Hizkuntzaren Nazioarteko eguna

UNESCOren Zuzendari Nagusiaren mezua

Nazio Batuak: Ama-Hizkuntzaren Nazioarteko eguna

Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra: Euskara Ikasi XXI. Mendean Jardunaldiak

Elkarrizketa (Berria 2013/02/21): Itziar Idiazabal - Ama hizkuntzan eskolatu beharra oso da garrantzitsua hizkuntza gutxituen kasuan

Artikulua (Sustatu 2013/02/21): Itziar Idiazabal - Otsailaren 21a, ama-hizkuntzaren nazioarteko eguna: Lehen hizkuntzak eta eskola

Artikulua (Noticias de Gipuzkoa 2013/02/21): Itziar Idiazabal - Las lenguas maternas y la educacin

Elkarrizketa (Onda Vasca 2013/02/20):Itziar Idiazabal eta Andoni Barrea - Ama-Hizkuntzaren Nazioarteko eguna

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco