Azken berriak
atzera ES|EN
Emakumezkoei genitalak moztea: kultura, generoa eta garapena hitzaldia

UNESCO Etxeak Emakumezkoei genitalak moztea: Kultura, generoa eta garapena hitzaldia antolatu du emakumeei sexu-organoak moztearen aurrean zero tolerantzia nazioarteko egunaren barruan. Ekitaldia 2013ko otsailaren 6a izango da, 18:30tik - 20:30ra Gasteizko Goiuri Jauregian

Nazioartean onartuta dago ESOM emakumeen eta neskatoen giza eskubideak urratzea dela. Osasunaren Munduko Erakundearen hitzetik sexuen artean oso sustraiturik dagoen desberdintasuna islatzen du, eta emakumeak diskriminatzeko muturreko modu bat da. Ia beti adingabekoei egiten zaie, eta beraz, umearen eskubideen urraketa ere bada. Beste hauek ere urratzen ditu: osasunerako, segurtasunerako eta osotasun fisikorako eskubidea, torturak eta tratu ankerrak, krudelak eta iraingarriak jasan beharrik ez izatearen eskubidea, eta bizitzeko eskubidea (prozedurak heriotza dakarren kasuetan)".

Nazioartean onartuta dago Emakumeei sexu-organoak moztea (ESOM) emakumeen eta neskatoen giza eskubideak urratzea dela. ESOMren arrazoiak hainbat faktoreren ondorio dira: kulturalak, erlijiozkoak eta sozialak, familia- zein komunitate-mailakoak. Horregatik, UNESCO Etxean kultura-tradizioen eta giza eskubideen babesaren arteko harreman zuzenei heldu nahi diegu. Horretarako, errealitate horren hausnarketa kritikoa egingo dugu hizlari honek laguntzarekin:

Adriana Kaplan. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Gizarte eta Kultura Antropologia Saileko Osasunaren Antropologiako irakasle agregatua da, bai eta jardunbide tradizional kaltegarriak aurreikusteko eta aztertzeko diziplina arteko taldearen ikertzaile nagusia ere.

Izaskun Moyua. Emakundeko zuzendaria izandakoa, eta gaur egun CIINPIBerdintasun Politiken Nazioarteko Berrikuntza Zentroaren sustatzaile dena.

Nieves Maya. UNESCO Etxearen Gobernu Kontseiluko kidea. Gasteizko Carmelitas Sagrado Corazn ikastetxearen Zuzendaria.

Sarrera librea. Baieztapena eskertzen da

on-line izen-emate orria ,

e-posta: j.dominguez@unescoetxea.org

tfna. 94 427 64 32

 

 

Antolatzen du

 

Laguntzen dute

 

Babesten dute

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco