Azken berriak
atzera ES|EN
Tailerra 'Kultura, generoa eta giza garapena'

Tailer honekin metodo bat proposatzen da, bat datozen hiru arlotan ekiteko eta hausnartzeko: kulturaren, generoaren eta giza garapenaren arloetan, hain zuzen. Garrantzia emango zaio kultura-eskubideen, generoaren eta giza garapenaren arteko loturari. Hori dela eta, bertan izango dira, batetik, Raffaela Galante, AIETI erakundekoa (Gai iberoamerikarren ikerketarako eta espezializaziorako erakundea), genero- eta kultura-adierazleetan aditua; eta bestetik, Adriana Kaplan, kultura-tradizioen eta giza eskubideen arteko harremana aztertzen duen antropologoa.

Tailerrean garapenerako lankidetzari nahiz sentsibilizazioari buruzko adibideak proposatuko dira, kulturaren politika-, hezkuntza-, komunikazio- eta kohesio-dimentsioa barne; bai eta beste alderdi batzuk ere, hala nola kulturartekotasuna, ondarea eta hizkuntzak.

Tailerrean parte hartu ondoren parte-hartzaileek bi ohitura hobetzea espero da: errealitateari kritikoki begiratzeko ohitura, eta azaldutako gaiekin lotutako egoera gatazkatsuak nola hobe litezkeen proposatzekoa, betiere oinarrituta eta modu arduratsuan.

SAIOETAKO TREBATZAILEAK

Raffaela Galante. Ikerketa-arloaren arduraduna. AIETIko Kultura- eta Garapen-proiektuen koordinatzailea.(Gai iberoamerikarren ikerketarako eta espezializaziorako erakundea)

 

Adriana Kaplan. Antropologoa. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Gizarte eta Kultura Antropologia Saileko Osasunaren Antropologiako irakasle agregatua. Jardunbide tradizional kaltegarriak aurreikusteko eta aztertzeko diziplina arteko taldearen ikertzaile nagusia.

 

2013ko otsailak 7

09:30tik - 20:00ra

Bolunta (2. espazioa)

Erronda kalea z/g (5 zbk aurrean)

BILBAO

Informazio gehiago, programa eta izen-emateak:

Kultura, generoa eta giza garapena

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco