Azken berriak
atzera ES|EN
Arte-askatasunerako eskubideari buruzko txostena

Errelatore Bereziak Giza Eskubideen Kontseiluari 2013ko ekainean aurkeztuko dion urteko txostenaren gaia arte-askatasunerako eskubidea" izango da.

Horregatik, 2012ko abenduaren 6an, Genevan, giza eskubideen alorrean jarduten duten erakunde espezializatu, gobernu arteko erakunde, gobernuz kanpoko erakunde eta erakunde nazionalei zuzendutako kontsulta publikoa egin zen, Arte-askatasunerako eskubidea gaia jorratzeko.

Farida Shaheed andreak egin zuen kontsulta berri horretarako deialdia, eta gai horren inguruan jardungo du lanean, 2013ko ekainean txostena aurkezteko. Hain zuzen ere, 2012ko ekainean, hiru urteko eperako luzatu zioten Shaheed andreari kultura-eskubideen alorrerako errelatore berezia izateko kargua (data horretara arte, aditu independentea zen, alor berean).

UNESCO Etxean adi egongo gara gai horren inguruan egiten diren aurrerapenen berri izateko.

Informazio gehiago:

www.ohchr.org/SP/Issues/derechosculturales/Paginas/ArtisticFreedom.aspx

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco