Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO 2012 Beka-programa

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak NBE Beka Programarako finantziazioa eman du beste urte batez, herrialde pobretuak garatzeko lankidetza-proiektuetan parte hartzen duten borondatezko laguntzaileentzat.

Beka-programaren helburua da mundu bidezkoago bat sortzeko oinarriak jartzen laguntzea, giza garapen iraunkorra bultzatzeko, giza eskubideak babesteko, zigorgabetasunaren aurka lan egiteko eta gobernagarritasun demokratikoa sustatzeko.

UNESCO Etxea da, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin, UNESCO 2012 Beka Programa kudeatzeaz arduratzen den erakundeetako bat, eta, lan horren baitan, 6 gazte hautatu ditu borondatezko laguntzaile izateko UNESCOk herrialde pobretuetan dituen bulegoetan. Gazte horiek lan-alor hauetan egingo dute lan: giza eskubideak, komunikazioa, hezkuntza, kultura eta natura-zientziak:

Aitor Bengoa Mexikora; Mara Vernica Albuja Indiara; Mara Araceli Sobenes Tailandiara; Arantxa Mandiola Namibiara, Mara Andrea Melo Indonesiara eta Pablo Castilla Kubara.

1997 urtetik hona, UNESCO Etxearekin, 156 pertsonak 45 herri desberdinetan parte hartu dute NBE Beka Programa honi esker.

Informazio gehiago:

UNESCO Beka-Programa

(ezker-eskubi: Aitor Bengoa; Mara Andrea Melo; Arantxa Mandiola,

Txabi Anuzita, UNESCO Etxeko gerentea; Mara Araceli Sobenes; Mara Vernica Albuja eta Pablo Castilla

Koordinatzailea:

Dirulaguntzailea:

Babeslea:

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco