Saria emateko ekitaldia UNESCOren Pariseko
egoitzan egin zen, abenduak 10, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunarekin bat
eginez. Golardoa Ibon Areso Bilboko Udaleko Alkateordeak eta Irina Bokova
UNESCOko Zuzendari Nagusiak eman zuten. Thandeka Tutu-Gxashek, saritutakoaren
alaba, saria jaso zuen.
Irina Bokova UNESCOko Zuzendari Nagusiak azaroaren 27an
ezagutarazi zuen, Bakearen 1984ko Nobel Saria irabazi zuen Desmond Tutu
Artzapezpikuari Giza Eskubideen Kultura Sustatzeko UNESCO/Bilbao Saria emateko
erabakia, irailaren amaieran Bilbon batzartu zen nazioarteko epaimahaiaren
proposamenez.
"Desmond Tutu aukeratzerakoan, epaimahaiak arreta berezi
jarri nahi izan die Artzapezpikuak arrazakeriarik gabeko Hegoafrika demokratiko
berriaren eraikuntzan izan duen zeregin apartari, eta Egia eta
Berradiskidetzearen aldeko Batzordearen presidente gisa berreraikuntza nazionala
bultzatzeko egin zuen ekarpen ordainezinari. Horrez gain, epaimahaiak
“indarkeriarik eza sustatu eta diskriminazio eta bidegabekeria mota guztien
aurka jokatzeko, bereziki gazteekin batera, erabili duen aktibismoa” eta Tutuk "Nazio
Batuek eta UNESCOk giza eskubideen inguruko auzietan, eta bereziki giza
eskubideen kultura sustatzeko ahaleginean bultzatutako lanari" egin dion
“ekarpen aparta” nabarmendu zituen.
Desmond Tutu Artzapezpikua Hegoafrikako Errepublikako
Klerksdorp herrian jaio zen 1931n. Teologia irakaslea izan zen Erresuma Batuko,
Hegoafrikako, Botswana Lesothoko eta Swazilandiako unibertsitate desberdinetan,
eta Hegoafrikako Elizen Kontseiluko (SACC) lehen Idazkari Nagusi beltza bilakatu
zen. Kargu honetan zegoela, apartheid-a deuseztatzearen alde egindako ekintza
eta aldarrikapenei esker nabarmendu zen.
Bakearen Nobel Saria irabazi zuen 1984an, eta
apartheid-aren garaiko krimenak ikertzea xede zuen Egia eta Berradiskidetzearen
aldeko Batzordea gidatzeaz arduratu zen. Bi urte luzez hogei mila pertsona baino
gehiagoren testigantzak biltzen jardun zuen Batzorde honen lanaren ondorioak
Mandela presidenteari aurkeztu zizkion 1998an.
Tutu, Nazio Batuen indarkeriarik eza eta bakearen aldeko
hamarkadarako Ohorezko Batzordeko kidea izan zen (2001-2010), eta gaur egun
Zibilizazioen Aliantzari eusten dioten mundu osoko 18 pertsona ospetsuetako bat
da.
Bizkaiko hiriburuko Udalak babestuta, bi urtetik behin
emango du UNESCO Etxeak UNESCO/Bilbao Saria; sari horrek ordezkatzen du 1978an
sortutako Giza Eskubideentzako Hezkuntzaren UNESCO Saria. Bilboko hiriari
lotutako epealdi berri honetan, sariak neurri eta hedadura handiagoa proposatzen
du; helburu dituen errekonozimenduen artean sartzen dira hezkuntzan ez ezik,
giza eskubideen inguruko ikerketan, sentiberatzean eta ekintzetan nabarmentzen
diren iniziatibak dituzten pertsona ospetsuak, erakundeak eta instituzioak ere.
Informazio gehiago:
Giza Eskubideen aldeko Kultura Sustatzeko UNESCO/Bilbao saria
UNESCOko Zuzendari Nagusiaren hitzaldia
Desmond Tutuaren hitzaldia (bideo transkripzioa)
Mikel Mancisidoren hitzak (audio - asf). (Herri irratia. 13/12/2012)
Elkarrizketa:
Stéphane Hessel pays tribute to the significant role played by Archbishop
Desmond Tutu in the reconciliation process

Ibon Areso, Irina Bokova, Nasila S.
Rembe eta Thandeka Tutu-Gxashe

Choir Invisible, Desmond
and Leah Tutu Choir for Peace, U.K
Ibon Areso eta Irina Bokova

Toshimi Ishiiren (sariaren garaikurraren eskultorea) erakusketako
inaugurazioa
Ruper Ormaza, Toshimi Ishii, Thandeka Tutu-Gxashe eta Mikel Mancisidor

Toshimi Ishiiren erakusketako inaugurazioa
Angela Melo, UNESCOren Humanitateak eta Gizarte Zientziak arloaren
zuzendaria, Mikel Mancisidor eta Toshimi Ishii,