Azken berriak
atzera ES|EN
Unesco Etxeko bi buletin berriak

UNESCO Etxearen Orientazio, Komunikazio eta Beken Zentroak informazio-zerbitzu berria eskaintzen du: bi buletin elektroniko hilero, txandakako, Nazio Batuetatik eta UNESCOtik Zentrora egunero bidaltzen duten informazio garrantzitsu guztiaren aukeraketa bat aldizka jasoko dutenak.

Prestakuntza eta enplegu buletinak informazio hau jasoko du: NBE-UNESCOren esparruan, zer aukera dauden prestakuntzan, enpleguan, praktiketan edo borondatezko lanetan, baita NBEn zer ekitaldi eta ospakizun interesgarriak dauden ere.

Buletin dokumentalaren xedea UNESCOren eta Nazio Batuen dokumentu ofizial interesgarriak eta argitalpen berriak zabaltzea da.

Buletin biek osatu egingo dute Zentroak Unesco Etxearen web-orrian, facebooken, twitterren, youtuben eta UNESCO Etxeak antolatutako ekitaldiei buruzko e-mailen bidez ematen duen era askotako informazioa.

Buletinak UNESCO Etxearen web-orrian, Facebooken eta Twitterren kontsultatu ahal izango dira. Halaber, eskatuz gero, norberaren e-mailean ere jaso daitezke (*).

Buletin biak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzari esker egiten dira.

(*) DATUEN BABESA. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa betetze aldera, jakinarazten da partaideen datu pertsonalak datu- base batean jasoko direla eta datu-base hori soilik lehiaketa hau kudeatzeko eta egiteko erabiliko dela. UNESCO Etxeak antolatutako jarduerei buruzko informazioa jasotzea eskatzen duten pertsonen datuak horretarako bestetarako ez dira erabiliko. Fitxategian jasotako zuri buruzko datuak eskuratu, deuseztatu, zuzendu eta haien aurka jotzeko eskubidea duzu. Hiru bide dituzu horretarako: eskabidea posta elektronikoz bidaltzea info@unescoetxea.org helbidera, 94 427 64 32 telefono-zenbakira deitzea edo posta arrunta erabiltzea: UNESCO Etxea. Uribitarte pasealekua, 12, 2. bulegoa. 48001.

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco