Azken berriak
atzera ES|EN
Lantegia: "Ura-bizitzaren esparruak: kultura eta demokrazia"

Lantegi honetan, ura-bizitzaren inguruko ekintzarako eta gogoetarako metodo bat proposatzen da; izan ere, gizarteak eta ekosistemek bizi duten ingurumen-arazo larrienetako bat da. Gizarteak, naturak eta teknologiak elkarri eragiten dioten ingurumen-arlo horretan, ura alor gatazkatsuenetako bat da.

Hainbat gizarte-eragilek jakinduriaz nahiz ezjakintasunez era askotako diziplinek eta zenbait jurisdikziok beretzat eskatzen dute bizitzarako, ingurumenerako eta ekoizpenerako ezinbestekoa den baliabide hori. Prozesu horri uraren krisia esaten zaio. Eta uraren krisia bizitzaren krisia da. Horregatik, horren azterketak ingurumen-krisi guztien adibidetzat har daiteke.

Lantegi honetan lortu nahi da parte-hartzaileek beste inferentzia, hierarkizazio eta integrazio forma batzuk erabiltzen hastea, errealitateari kritikoki behatzeko ohitura hobetu dezaten eta egoera arazotsu bat hobe ditzaketen aldaketak erantzukizunez proposa ditzaten.

Ura-bizitzaren esparruak: kultura eta demokrazia. Ekintza eta gogoeta, uraren kultura iraunkor eta demokratiko baten alde

Data: 8, 9 y 10 de octubre de 2012ko urriaren 8, 9 eta 10ean

Ordua: 9:00tik. - 16:30etara.

Lekua: Basurtuko Udal Zentroa (Zankoeta 1. Bilbao) Ver mapa

Norentzat:

Uraren kudeaketaren alderdi soziokulturala lantzen duten garapen-lankidetzarako eta/edo giza eskubideetako gobernuz kanpoko erakundeetako langileentzat, beste gizarte-eragile batzuentzat, administrazio publikoetako eta gaiarekin loturiko enpresetako teknikoentzat, unibertsitate-ikasle eta ikerlarientzat, eta interesa duten beste pertsona batzuentzat.

Trebaitzailearen datuak:

Ramn Vargas, uraren arloko kulturan argentinar kontsultaria. UNESCOren Nazioarteko Programa Hidrologikoaren kolaboratzailea.

Programa, informazio gehiago eta izen-emateak

Antolatzailea

Laguntzaz:

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco