Azken berriak
atzera ES|EN
Emakumeen Talde Nagusiaren azken adierazpena Rio+20ko emaitzei buruz

Emakumeen Talde Nagusiak (ETN), mundu guztiko gizarte zibileko 200 emakume-talde baino gehiagoren ordezkari den aldetik, etsipena adierazi du Rio+20 Konferentziaren emaitzen aurrean: gure ustez, munduko gobernuek huts egin diete bai emakumeei, bai etorkizuneko belaunaldiei.

Alderdi negatiboen artean, emakumeen eskubideei dagokienez atzera egin dela aipatu dute; batez ere, Goi Bileraren azken dokumentuan emakumeen ugalketa-eskubideak genero-berdintasunaren eta garapen iraunkorraren erdigunetzat ez jasotzea deitoratu dute. Aurrerapenik izan ez duen beste gai bat, haien ustez, emakumeak lurrak edukitzeko, jabetzarako eta oinordetzarako duen eskubideari dagokiona da.

Adierazpenaren arabera, Rio+20 Goi Bileran, gobernuek aukera historikoa izan zuten aurrerapausoak emateko, pobrezia eta ingurumen-suntsiketa desager daitezen, gizarteko kide ahulenen eskubideak babes daitezen, eta emakumeen eskubideak eta haien lidergoa gauzatzeko neurri zehatzak har daitezen. Orain, areagotu egin dugu pobreziaren, berdintasun ezaren eta konponbiderik gabeko ingurumen-kaltearen arriskua. Ez dugu horrelako etorkizunik nahi, ez eta behar ere.

Informazio gehiago:

Azken dokumentua

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco