Argitalpen katalogoa
atzera ES|EN
Gazteentzako prestakuntza-bekak urdaibaiko biosfera-erreserban

Gazteak biosfera-erreserben etorkizuna dira, eta beren lurraldearen antolamenduan esku hartzeko aukera eman behar zaie, bai eta prestakuntza jasotzekoa ere, biosfera-erreserbak kudeatzen laguntzeko eta haien garapen iraunkorra sustatzeko.

Horregatik, UNESCO Etxeak, Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzaren laguntzaz, ordaindutako 2 prestakuntza-beka eskaintzen ditu Urdaibaiko Biosfera Erreserban praktikak egin eta prestakuntza jasotzeko.

Zer sartzen da bekan?:

  • 8 hilabeteko prestakuntza praktikorako egonaldia (2020ko maiatzaren 1etik abenduaren 31ra) lanaldi erdira; gunea Urdaibai Biosfera Erreserbarako Zerbitzuan izango da (Ekoetxea - Busturia)
  • Prestakuntza-plana
  • Ordainsari gordina: 450 €/hil

Besteak beste, zeregin hauek izango ditu beka jasotzen duenak:

  • Bekarekin lotutako jardueretan parte hartzea (hitzaldiak, mahai-inguruak…)
  • Urdaibai Biosfera Erreserbarako Zerbitzuan martxan dauden proiektuetan laguntzea
  • Beka amaierako txostena egitea

Hautaketa-irizpideak:

  • 18 eta 30 urte artean izatea (adin-tarte hori beka hasten den egunean izan behar da, hau da, ekainaren 1ean)
  • Urdaibaiko Biosfera Erreserbarekin lotura bat izatea (bizilekua, lana, ikasketak, ikerketa, edo Urdaibaiko elkarteren bateko kide izatea)
  • Urdaibairentzat interesgarria den garapen iraunkorrarekin lotutako sektoreetan prestakuntza edo esperientzia izatea: ingurumena, turismoa, komunikazioa...
  • Euskara-maila eta ingeles-maila altuak izatea
  • Motibazioa eta komunikatzeko gaitasuna izatea
  • Lehentasuna emango zaie langabezian daudenei

Zer aurkeztu behar da?:

  • Curriculum vitaea
  • Motibazio-gutuna
  • Urdaibaiko Biosfera Erreserbarekin lotura bat ziurtatzen duen dokumenturen bat, hautaketa-irizpideetan adierazitakoa betetzen dela ziurtatzeko
  • Langabezian egonez gero, egoera horren egiaztagiria

Zure hautagaitza prestatzeko hurrengo weborriak bisitatzea gomendatzen zaitugu, informazio interesgarria ematen dute eta:

Bidali zure hautagaitza Nekane Viotari, n.viota@unescoetxea.org (gaia: “Urdaibai beka”).

Eskaera apirilaren 13ra arte bidal dezakezu.

Informazio gehiago: Nekane Viota, n.viota@unescoetxea.org

http://unescoetxea.org/irudiak/Logos_beca_urdaibai2020.jpg

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco