Azken berriak
atzera ES|EN
UBUNTU foroaren komunikatua Rio+20 konferentziaren harira

UBUNTU Foroak berriki Rio+20: Una llamada a la responsabilidad, tiempo de accin izeneko komunikatua kaleratu du, 2012ko ekainaren 20tik 22ra bitartean Rio de Janeiron egingo den Garapen Iraunkorrari buruzko Nazio Batuen Konferentziaren harira. Komunikatua hainbat pertsona ospetsuk sinatu dute, besteak beste, Federico Mayor Zaragozak, Adolfo Perez Esquivelek eta Ignacio Ramonetek. Bertan, eragile guztiak mobilizatzeko deialdi berezia egiten da.

UBUNTU foroa, edo Gizarte Zibileko Sareen Munduko Foroa, sareen sare bat da, erakundeen erakunde bat, eta ahaleginak batzea eta uztartzea da foroaren helburu nagusia, bai eta elkarrizketarako eta komunikaziorako zubiak eraikitzea ere bakearen, demokraziaren, garapen endogenoaren, duintasunaren eta giza eskubideen alde lan egiteko kezka duten nazio zein nazioarte mailako erakundeen artean.

UNESCO Etxea sare horretako kide da eta bat egin du komunikatuarekin, eta zuek ere hala egin dezazuen animatzen zaituzte!

Bat egin nahi baduzu, sakatu hemen

Informazio gehiago:

UBUNTU Foroa

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco