Azken berriak
atzera ES|EN
Zorionak Brittany Trilford, Historiarekin Hitzordua lehiaketaren irabazle!

Wellington-eko (Zeelanda Berria) eskolako ikasle bat izan da Historiarekin Hitzordua lehiaketaren irabazlea. Boterearen aurrean egia esatea eta munduko liderrei eta erabakiak hartzen dituztenei berehala eta urgentziaz jarduteko eskatzea da lehiaketa horren funtsa; izan ere, buruzagi horiek Rio+20 Lurraren goi-bileran bilduko dira datorren hilean. Lehiaketak UNESCO Etxearen eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntza jaso du.

Hamazazpi urterekin eta eskolako azken maila egiten ari dela, Brittany Trilfordek nazioarteko lehiaketa hau irabazi du. Epaimahai zabal batek Brittanyren diskurtsoa aukeratu zuen; hain zuzen, epaimahaia mundu osoko dozena bat pertsona ospetsuk baino gehiagok osatzen zuten, eta horien artean honako hauek zeuden: Christiana Figueres, Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Hitzarmen Markoko idazkari exekutiboa; Frances Beinecke, Baliabide Naturalen Babeserako Kontseiluko lehendakaria; Timothy E. Wirth, Nazio Batuetarako Fundazioaren lehendakaria; Leonardo DiCaprio, aktorea eta ingurumenaren aldeko ekintzailea; Don Cheadle, aktorea eta Nazio Batuen Ingurumeneko Borondate Ona programaren enbaxadorea; eta Marina Silva, Brasilgo Ingurumeneko ministro ohia. Halaber, Aitana Uriak, UNESCO Etxeko Iraunkortasun Programaren arduradunak, izen handiko epaimahai horretako kide izateko ohorea izan du.

Rio+20 konferentzian bilduko direnen zerrendan, gaur arte, 130 estatuburuk, lehendakariordek, gobernuko presidentek eta lehen ministrok baino gehiagok eman dute izena. Hala ere, NBEk ez du oraindik izen-zerrenda argitaratu. Presio publikoa dela eta, goi-bilerara jende asko etorriko dela uste da, bai eta erabaki ausartak hartuko direla ere. Brittany Trilfordek goi-mailako bilera batean hitz egiteko aukera izango du, Severn Suzukik 1992an Rio de Janeiron egin ahal izan zuen bezala.

Hona hemen Brittanyren diskurtsoa: http://datewithhistory.com/uploads/#!/media/gzhm6c

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco