Azken berriak
atzera ES|EN
Presako deia, giza eskubideei eta klima-aldaketari buruzko kontalari berezia izendatzeko

Urte hasieran, Giza Eskubideen aldeko Nazio Batuen Goi Komisarioaren Bulegoak (GENBGK) giza eskubideei eta klima-aldaketari buruzko mintegia antolatu zuen, Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluak 2011ko irailean 18/22 Ebazpena eman eta gero. Ebazpen horretan honako hau adierazi zen: "Giza eskubideei loturiko betebeharrek, arauek eta printzipioek ahalmena dute klima-aldaketaren arloko erabakiak hartzeari loturiko nazioarteko eta nazioko politikak indartzeko eta informatzeko, eta politiken koherentzia, legitimitatea eta emaitza iraunkorrak sustatzen dituzte".

Aurreko beste ebazpen batean (7/23 Ebazpena, 2008ko martxokoa) honako hau jaso zen: "klima-aldaketa berehalako eta irismen handiko mehatxua da mundu osoko pertsonentzat eta komunitateentzat, eta eragina du giza eskubide guztiak izatearen gainean"; eta, horrez gain, "klima-aldaketak ondorio gogorragoak izango ditu dagoeneko egoera zaurgarrian dagoen jendearengan".

Giza Eskubideen Kontseiluak onartu berri du giza eskubideei eta ingurumenari buruzko ebazpen bat (A/HRC/19/L.8 Ebazpena), eta ebazpen horretan, ingurumen seguru, garbi, osasungarri eta iraunkorraz gozatzeari loturiko giza eskubideen betebeharren arloan jakitun den aditu independente bat izendatu zuen.

Testuinguru horretan, eta azaldutako guztiagatik, UNESCO Etxeak bat egin du nazioarteko ehunka GKEren eskaerarekin: lanean jarrai dadila GIZA ESKUBIDEEI ETA KLIMA-ALDAKETARI BURUZKO KONTALARI BEREZIA izenda dadin; eta, horrekin batera, eskatzen dugu klima-aldaketaren eta giza eskubideen arteko lotura ager eta nabarmen dadila Rio + 20 goi-bilerako azken dokumentu ofizialean.

Eskaera hori babestu nahi baduzu, jo ezazu hona: www.petitions24.com/sr_human_rights_and_climate_change

Eskaeraren gaztelaniazko testu osoa (pdf - 27KB)

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco