Azken berriak
atzera ES|EN
Maiatzak 22: Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Urtea. Irina Bokova UNESCOren Zuzendari Nagusiaren mezua

Nazio Batuen Erakundeak Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Eguna izendatu du maiatzaren 22a, munduko biodibertsitatea galtzearekin lotutako gaiak hobeki ulertarazteko eta gai horien gaineko kontzientzia zabaltzeko asmoz. 2000. urteko abenduan, Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Eguna sortu zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak, Dibertsitate Biologikoari buruzko Hitzarmenaren testua onartu izanaren urteurrena ospatzeko. Hain zuzen, 1992ko abenduan onartu zuten testua.

Planeta presiopean dago. Funtsezkoa da dibertsitate biologikoa zaintzea; bereziki, itsas biodibertsitatea. Ozeanoari esker bizi da gure planeta, eta hari esker hartzen du arnasa. Alabaina, aldaketa sakonak egiten ez badira, munduko itsas espezieen erdiak baino gehiago desagertze bidean egongo dira 2100. urtean. Alde guztietatik datoz mehatxuak: klima-aldaketatik, habitatak aldatzetik eta suntsitzetik, ozeanoak azidotzetik, espezie ez-autoktonoen erasotik, eta baliabide biologikoak gehiegi ustiatzetik.

Begirada Rio +20 goi-bileran paratuta, dibertsitate biologikoa zaintzea izango da Nazio Batuen goi-bileraren ardatz. Hain zuzen, goi-bilera horrek garapen iraunkorraren gaineko ikuspegi berri bat ematea espero dugu.

Horra Irina Bokova UNESCOren Zuzendari Nagusiak Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Urtearen harira bidalitako mezuaren zati bat.

Informazio gehiago:

Mezua osorik gaztelaniaz (pdf - 70KB)

UNESCO- Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Eguna 2012

Dibertsitate Biologikoari buruzko Hitzarmena

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco