Azken berriak
atzera ES|EN
Gobernu arteko erakunde berri bat sortu da munduko biodibertsitatearen eta ekosistemen kudeaketa iraunkorraren alde

Zenbait urte negoziatzen aritu ondoren, joan den apirilaren 21ean adostu zuten ekosistemen zerbitzuei eta biodibertsitateari buruzko gobernu arteko plataforma (IPBES). Hala, erabakia hartzeko, 90 estatu-gobernuk baino gehiagok beren onespena eman zuten, Panama hirian. Erakunde independente berriaren idazkaritza Bonn hirian egongo da.

IPBESen helburua da aurre egitea munduko dibertsitate biologikoaren etengabeko galerari eta ekosistemen zerbitzuen degradazioari. Horretarako, zientziaren (zehatza, inpartziala eta eguneratua baita) eta politikaren artean sortutako arrakalak ixten saiatuko dira.  IPBES plataforma berria ontzat jo dute bai zientziaren munduan, bai politikaren munduan, bion arteko arrakalak ixteko eta dibertsitate biologikoari eta ekosistemen zerbitzuari buruzko interfaze zientifiko-normatiboa sendotzeko tresna bat den heinean.

Hala, batera doaz IPBES plataforma eta garapen iraunkorraren aldeko Rio+20 goi-bilera (Nazio Batuek antolatua), Rio de Janeiron (Brasil) egingo dutena datorren ekainean. IPBES erdigune giltzarri bilakatuko da honako arlo hauetan dabiltzan erakundeentzat: dibertsitate biologikoaren erabilera iraunkorra eta kontserbazioa, epe luzeko giza ongizatea eta garapen iraunkorra. Hala, gai horiei buruzko agenda politikoan sartuko da plataforma berria, IPCC erakundea klima-aldaketaren arloan sartu zen modu berean.

Informazio gehiago: www.ipbes.net

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco