Azken berriak
atzera ES|EN
Jon Martin Etxebeste, UNESCO Etxea Rio+20 blogger bekaren irabazlea

Epaimahaiak hausnarketa gogorra egin ondoren parte-hartzaileen kalitatea handia izan delako eta finalera heldu direnek eragindako eztabaida eta mobilizazio arrakasta handia izan dela-eta, UNESCO Etxeak pozik eman du bekaren irabazlearen izenaren berri:

Jon Martin Etxebeste, publizista, hezitzaile eta bertsolari oiartzuarra (Gipuzkoa), Petrolioaren lioa post-bideoarekin.

Iragarritako irizpide hauetan oinarrituta egin du balorazioa epaimahaiak: %35 argitalpenaren kalitatea, %20 trafikoa eragitea, %20 eragindako eztabaidaren kalitatea, %25 elkarrizketa pertsonala. Era berean, bigarren eta hirugarren postuak ere eman dituzte, eta honako hauek dira:

2. postua: Ane Ferreras, Gure Itxasoak bideoarekin; eta 3. postua: Jon Gonzlez de Reparaz, Derecho Humano al Agua bideoarekin.

Finalera iritsi diren post eta bideo guztiak ikus daitezke UNESCO Etxeak abian jarritako blogean, gizartearen eskura jarri nahian Rio+20 Goi-bileraren inguruko deigarriena; gainera, Jonek, irabazlea eta UNESCO Etxearen bloggerra, goi-bileran berak izandako esperientziaren eta han erabakitzen denaren berri ematen jarraituko du.

Parte hartu duten pertsona guztiak zoriondu nahi ditugu, izan duten interesagatik eta egindako ahaleginagatik.

Blogean ikusiko dugu elkar!

PLNTATE EN RIO+20: http://plantateenrio20.wordpress.com

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco