Azken berriak
atzera ES|EN
Linguapax 2012 Sariaren ematea

Datorren maiatzaren 21ean, Bartzelonan, Jon Landaburu sarituko da Linguapax Sariarekin. Hizkuntzalari, ikertzaile eta gizarte zibileko bestelako aktibisten lana aitortzea da sari horren asmoa, munduko hizkuntza-aniztasuna sustatzeko lanean nabarmendu izanagatik, hain zuzen ere

Jon Landaburu Illaramendiri, UNESCO Etxeak eta EHUren Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak hautagai gisa proposatua izan zen. Izan ere, nazionalitate frantses eta kolonbiarreko ikerlari euskaldun hau espezialista eta erreferentzia nagusitzat jotzen da Kolonbiako hizkuntza indigenen arloan. Berrogei urtetik gorako lan eta konpromiso pertsonalaren ondotik, Jon Landaburu Kolonbiako hizkuntza eta hizkuntza-ekologia autoktonoak sakonean ezagutzera iritsi da, zuzeneko esperientziaren eta murgilketaren bidez; halaber, bere izena ezinbestekoa bilakatu da hizkuntza horiek babesteari eta suspertzeari dagokionez.

UNESCO Etxeak, Ruper Ormaza bere lehendakariarekin eta, Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra, Itziar Idiazabal bere zuzendariaren bitartez, sari-banaketaren ekitaldian parte hartuko dute.

Informazio gehiago:

Linguapax 2012 Saria

Berria (21-02-2012). Hizkuntzalaria

Deia (21-02-2012). El lingista Jon Landaburu, galardonado con el Premio Linguapax

Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna UNESCO

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco