Azken berriak
atzera ES|EN
Internet eta hizkuntza aniztasunaren sustapena-ri buruzko Jardunaldia.

UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak, datorren 2012ko maiatzaren 17an, 15:30etik 20:00etara arte, BBK-UPV/EHUko Esperientzia Geletan (Banco de Espaa kalea, 2, Bilbo), jardunaldi bat antolatu du Internet eta hizkuntza aniztasunaren sustapenari buruz. Jardunaldi honen helburua interneten hizkuntza aniztasuna sustatzearen garrantziari buruz sentsibilizatzea da.

Hizkuntza gutxituentzat interneten egotea, erronka handia da baina oso garrantzitsua, gero ta homogeneizatuagoa eta globalizatuagoa dagoen mundu honetan, internet hizkuntza gutxituentzako baliabide nagusia bihurtu daitekeelako.

UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak, kontuan hartuta bere helburuetako bat hizkuntza aniztasuna (bertakoa eta nonahikoa) ezagutzea eta zabaltzea dela, eta gai honi buruz heztea eta sentsibilizatzea, jardunaldi hau antolatzen du, interneten egiten den hizkuntzen erabilpena ondare immaterial honen sustapen eta kontserbaziorako guztiz garrantzitsua delako. Horretarako atzerritik etorritako 6 adituen txostenak aurkeztuko ditugu, beste errealitate eta konponbide batzuk ezagutarazteko. Amaitzeko, mahai-inguru bat egingo da eta bertan Luistxo Fernandezek (internazionalizazio eta lokalizazio eta internet eta komunikazioan aditua) parte hartuko du.

Jardunaldi honetan sarrera librea izango da.

Informazio gehiago eta egitaraua:

Internet eta hizkuntza aniztasunaren sustapena

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco