Gure zuzendaria, Mikel
Mancisidor, Nazio Batuen Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Batzordeko
kide izendatu du NBEk, New Yorken, ostegunean apirilak 26, eginiko bozketan.
Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Batzordeak, besteak
beste, estatu bazkideek
Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Ituna aplikatzen duten ala ez
zaintzen du eta Itun horren betebeharrak interpretatzen ditu.
Giza Eskubideak babesteko sistema unibertsalaren organorik
garrantzitsuenetakoa da batzorde hori. Alde horretatik, eginkizun garrantzitsuak
bete ditu eta betetzen ditu Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalak garatzeko
ahaleginean. Dakizuenez, horixe da, hain zuzen, gure erakundearen lanik
inportanteenetako bat.
Munduko hainbat herrialdetako 18 aditu independentek osatzen
dute Batzordea. Organoa eratzeko aktaren arabera, “osotasun moral handikoak eta
giza eskubideen arloan gaitasun eta itzal handikoak” dira batzordeko kideak.
Esteka honetan duzue Batzordeari, haren eginkizunei eta osatzen
duten kideei buruzko informazio gehiago:
http://www2.ohchr.org/spanish/bodies/cescr/
Nazio Batuek gure zuzendaria kargu horretarako hautatu izana
ohore handia da beretzat, baita gure erakundearentzat ere. Orobat, gure lanari,
gure eraginari eginiko aitortza da, baita UNESCO Etxearen ospea, gaitasunak eta
aukerak areagotzeko aukera ere, gure Misioarekin eta Ikuspegiarekin bat etorriz.
Egunez egun UNESCO Etxea eraikitzen dugunon eskutik gero eta
garrantzi handiagoko nazioarteko arduretara iritsi dira gure hurbileko
lankideak, erakundearen misioaren parte baita hori ere, eta, alde horretatik,
zuzendariaren kargu hartze hau aukera ezin hobea eta harro egoteko arrazoia da
gu guztiontzat.
Egunkarietan:
Mikel Manzisidor bilbotarra NBEko kide izendatu dute. Berria.
(28/04/2012)
Un vasco en la ONU. Deia. (27/04/2012)
La crisis ha hecho mella en los derechos sociales. El Correo.
(28/04/2012)
Mancisidor entra en el Comité de Derechos Sociales de Naciones Unidas.
Noticias de Gipuzkoa. (28/04/2012)
Mikel Mancisidor es elegido miembro del Comité de Derechos Económicos, Sociales
y Culturales de las Naciones Unidas. Zaraobe digital. (28/04/2012)