Azken berriak
atzera ES|EN
Argitara eman da UNESCO Etxearen bloggerra Rio+20 gailurrean bekaren epaimahaia

UNESCO Etxeak UNESCO Etxearen bloggerra izan nahi al duzu Rio+20 gailurrean? izeneko beka eskaini du, eta horren irabazlea hautatuko duen epaimahaiaren berri eman nahi du.

Beka horri esker, gazte batek Rio+20 gailurrean egoteko eta handik informazioa emateko aukera izango du. 2012ko ekainaren 20tik 22ra bitartean egingo da goi-bilera Rio de Janeiron, Brasilen. Irabazlearentzat, bere bizitzako bidaia izango da Blogger Rio+20 beka. Rio de Janeiron egingo duen egonaldian, eragin handiko hainbat aktibista, kazetari, politikari eta munduko lider izango ditu biltzarkide, eta mundua etorkizun iraunkor batera bideratzeari buruz jardungo dute.

Epaimahaia honako hauek osatzen dute:

  • Miren Onaindia, Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UPV/EHUko UNESCO Katedraren koordinatzaile nagusia

  • Alex Fernandez Muerza, ingurugiro kazetaria, Consumer aldizkarian

  • Natalia Rodriguez, Euskadiko GGKE-en Koordinakundeko Eragin Politikoko arduraduna

  • David Erice, Zuzendaritza Ondokoa, Diario de Noticias de lava

  • Monika Hernando, UNESCO Etxeko koordinatzailea

  • Kike Alonso, Onda Vascako kazetaria, Euskadi Hoy Magazinaren zuzendaria

Unesco Etxetik eskerrak eman nahi dizkiegu ekimen honetan eskuzabaltasun osoz lagundu diguten pertsona guztiei, eta parte-hartzaileei zorte ona izan dezatela opa nahi diegu.

Babeslea:

Laguntzaileak:

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco