Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxeak lurraren eguna ospatu du

Urtero bezala, aurten ere apirilaren 22an Lurraren Nazioarteko Eguna ospatu da. Egun honen helburua da Lurra eta bere ekosistemak babesteko kontzientzia bateratu bat sortzea; izan ere, Lurrak eta bere ekosistemek ematen digute bizitza eta mantenua bizi garen bitartean. Ospakizun hau garrantzitsua da, bi hilabete baino gutxiago falta baitira Rio+20 Goi Bilerarako, eta bertan, besteak beste, 1992an Rioko Adierazpenarekin onartu ziren konpromisoak berritu nahi dira. Eta horrek esan nahi du naturarekiko eta Lurrarekiko harmonia sustatuko dela, oraingo eta etorkizuneko belaunaldien ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-premien artean bidezko oreka lortzeko asmoarekin.

UNESCO Etxearen talde profesionalak erabaki du Lurraren Eguna modu berezian ospatzea Bilboko egoitzan apirilaren 23an. Hori dela eta, tokiko produktuekin egindako bazkari ekologikoaz gozatu dute elkarrekin, eta bulegoan ortu txiki bat jarri. Halaber, ahal izan duten guztiak lanera oinez edo bizikletaz etorri dira!

Informazio gehiago:

Lurraren Nazioarteko Eguna

Ekintzak

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco