ICOMOS Monumentuen eta Lekuen Nazioarteko Kontseiluak
proposatu zuen Monumentuen eta Lekuen Nazioarteko Eguna, 1982ko apirilaren 18an,
eta UNESCOko Batzar Nagusiak onartu zuen, 1983an. Nazioarteko Eguna izendatu
izanaren helburua da gizadiaren kultur ondarearen aniztasunaren eta
hauskortasunaren eta hura babesteko eta kontserbatzeko egin beharreko
ahaleginaren kontzientzia hartzea bultzatzea.
Gainera, aurten, Munduko Ondarearen Itunaren 40.
urteurrena ere bada. 188 estatu kidek berretsi dute Ituna, eta UNESCOren
arrakastatsuenetako bat da. Hain zuzen, Munduko Ondarearen Zerrenda da gehien
zabaldu den atala; mundu osoko 936 ondasun biltzen ditu Zerrendak.
Monumentuen eta Lekuen Nazioarteko Eguna eta Itunaren
40. urteurrena ospatzeko, bisita bat antolatu zuen UNESCO Etxeak: UNESCOrekin
elkartutako Euskadiko eskolak Bizkaia zubia ikustera joan ziren, Munduko
Ondarearen Zerrendaren barruan baitago.
2006ko uztailaren 13an, UNESCOko Munduko Batzordeak
munduko ondasun izendatu zuen Bizkaia zubia. Munduko Ondarearen Zerrendan
sartutako Euskadiko lehen ondasuna da Bizkaia zubia, baita Espainian
izendatutako lehen ondasun industriala ere.
Bilboko
Artxandape ikastolako, Ortuellako
San Felix
ikastetxeko eta Ermuko
San Pelayo ikastetxeko 100 ikaslek baino gehiagok parte hartu zuten bisitan
eta, Bizkaia zubia ikusteaz gain, jakin zuten zergatik dagoen UNESCOren Munduko
Ondarearen Zerrendaren barruan.
Informazio gehiago:
Monumentuen eta Lekuen Nazioarteko Eguna 2012 (pdf
- 60KB)
Munduko Ondarearen Zerrenda
Munduko Ondarearen Itunaren 40. urteurrena
UNESCOrekin elkartutako eskolen sarea
Bizkaia zubia
*
Azalako argazkia: San Felix Ikastetxea (Ortuella)

San Pelayo Ikastetxea
(Ermua) |

Artxandape Ikastola
(Bilbao) |
UNESCO Etxea