Azken berriak
atzera ES|EN
Liburuaren eta Egile Eskubideen Nazioarteko Eguna

Urtero, apirilaren 23an, Liburuaren eta Egile Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzen da, batetik, irakurzaletasuna sustatzeko eta, bestetik, egileen lana errespetatzeko eta haien ekarpenak gizartearen eta kulturaren aurrerapenean laguntzen duela kontzientziatzeko helburuekin. Data hori UNESCOren Batzar Nagusiak aukeratu zuen; izan ere, Cervantes, Shakespeare eta el Inca Garcilaso de la Vega apirilaren 23an hil ziren, eta egun horretan beste idazle batzuk ere jaio eta hil ziren, hala nola, Vladimir Nabokov eta Josep Pla.

2012an, Index Translationum-aren sorreraren 80. urteurrenarekin bat etorriz, ospakizun honen gai nagusia liburuen itzulpena izango da. Index Translationum UNESCOren datu-basea da, eta mundu osoan egindako liburuen itzulpenei buruzko informazioa gordetzen du.

Historian zehar liburuak beti itzuli izan dira, baina itzulpen guztiak batzen zituen nazioarteko erregistrorik ez da egon 1932. urtera arte; izan ere, Nazioen Ligak urte horretan sortu zuen Indizea.

1946. urtetik aurrera, UNESCO arduratu da datu-basea eguneratzen jarraitzeaz. Horrenbestez, Indizea da erakundeak kudeatutako programarik zaharrena; izan ere, UNESCO erakundeak berak baino urte gehiago ditu.

Index translationumak bi milioi inguru erreferentzia bibliografiko ditu.

Gaur egun arte ezagutzen ditugun datuen arabera, gehien itzuli diren munduko egileen artean, hiru hauek ditugu, hurrenkera honetan: Agatha Christie, Julio Verne eta William Shakespeare.

Ingelesa, frantsesa, alemana eta errusiera dira gehien itzulitako hizkuntzak.

Eta alemana, frantsesa eta gaztelaniara itzultzen dira lan gehienak.

Espainia da lan-kopuru handiena itzultzen duen munduko bigarren herrialdea, Alemaniaren atzetik.

Azpimarratu behar da, liburuak itzultzeko erabilitako munduko lehen 50 hizkuntzen zerrendari erreparatzen badiogu, euskara 41. postuan dagoela.

Informazio gehiago:

UNESCO:

    Liburuaren eta Egile Eskubideen Nazioarteko Eguna

    Index Translationum

    Liburutegiak eta artxiboak (pdf - 76KB)

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco