Azken berriak
atzera ES|EN
Argitalpen berria: Ideologías Lingüísticas. Práctica y teoría

UNESCO Etxeak azken argitalpena aurkeztu du: Ideologas Lingsticas. Prctica y teora (Hizkuntza-ideologiak. Praktika eta teoria), eta liburu horren egileak dira Bambi B. Schieffelin, Antropologiako katedraduna New Yorkeko Unibertsitatean; Kathryn A. Woolard, Antropologiako katedraduna Kaliforniako Unibertsitatean (San Diego) eta Hizkuntza Antropologiaren Sozietatearen presidentea; eta Paul V. Kroskrity, antropologia-irakaslea eta Amerikako Indigenei buruzko Ikerketen departamentuen arteko programaren zuzendaria Kaliforniako Unibertsitatean (Los Angeles).

Liburu hori 1998an Oxford University Press-ek argitaratutako Language Ideologies. Practice and Theory lanaren gaztelaniazko bertsioa da, eta Catarata argitaletxeak kaleratu du orain Investigacin y debate. Ensayos UNESCO Etxea (Ikerketa eta eztabaida. UNESCO Etxearen saiakerak) izeneko bildumaren barruan, Bilboko Udalaren laguntzarekin.

Hizkuntza-ideologiak hizkuntzaren eta gizakien arteko elkargunearen kultura-adierazpen esplizituak edo inplizituak dira gizarte-munduan. Ideologia horiek hizkeraren egituren eta moduen arteko bitartekariak dira, eta ez dute hizkuntza soilik adierazten; aitzitik, identitatearekin, boterearekin, etikarekin, moralarekin eta epistemologiarekin lotzen dute hizkuntza. Lotura horien bidez, hizkuntzaren moduak eta erabilerak indartzen dituzte aipatutako ideologiek eta, halaber, gizarte-erakunde garrantzitsuen eta pertsonari eta komunitateari buruzko oinarrizko nozioen oinarri ere badira.

Liburuki horretan jasotako saiakerek hizkuntzari buruzko definizioak eta ideiak aztertzen dituzte, mundu osoko hainbat eta hainbat gizarteren esparruan. Lana hiru ataletan banatzen da: Alcance y fortaleza de las concepciones dominantes sobre el lenguaje (Hizkuntzaren ideia nagusien garrantzia eta indarra), Las ideologas lingsticas en instituciones de poder (Hizkuntza-ideologiak botere-erakundeetan) eta Multiplicidad y controversia entre ideologas (Ideologien arteko ugaritasuna eta eztabaida).

Lan oinarrizkoa da eta ikertzaileei zuzenduta dago; bereziki, hizkuntzaren eta kulturaren arteko loturak eta gizarte- eta kultura-esparruetan hizkera eta hizkuntza mota desberdinen erabilera interesatzen zaienei.

Informazio gehiago:

Catarata argitaletxea - Ensayos UNESCO Etxea bilduma

Laguntzailea:

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco