Azken berriak
atzera ES|EN
RIO+20 Goi Bilera: Eskubideak arriskuan

Eskutitz irekia Nazio Batuen Garapen Iraunkorraren Konferentziako (UNCSD) idazkari nagusiari, Nazio Batuen idazkari nagusiari eta Nazio Batuko estatu kideei.

Rio+20 Goi Bileran adostuko den "Nahi dugun etorkizuna" testuan, hainbat aipamen jasotzen dira giza eskubideekin eta berdintasun-printzipioekin lotutako betebeharrei buruz. Horren harira, harrigarria da zenbait herrialde aipamen horiek ahultzeko, kortxete artean jartzeko edo ezabatzeko egiten ari diren ahalegina, gure begien bistan eta inolako eztabaidarik izan gabe.

UNESCO Etxeak, gizarte zibileko eta gizarte-mugimenduetako 100 erakunde baino gehiagorekin bat eginik, Nazio Batuen Batzar Nagusiak egindako deiari erantzun dio, eta Rio+20 prozesuan parte hartuko du; halaber, estatu kideei eskatu die behar bezala bidera ditzatela Rio+20ko negoziazioak: herrien agenda eta eskubideak,  demokrazia, iraunkortasuna eta gardentasuna errespetatzea, konpromisoetan atzera ez egitea, eta ardura.

Joan den martxoaren 26an eta 27an aurkeztu genuen eskutitza, New Yorken, Rio+20 Goi Bileraren aurreko negoziazio-aldiaren barruan.

Garaiz zabiltza eskutitza osorik irakurtzeko eta eskaria sinatzeko: www.ipetitions.com/petition/derechosenriesgo

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco