Azken berriak
atzera ES|EN
Nola aldatu nazioarteko ohiturak? Rio+20 Goi Bilera Ikastaroaren txostena

Nola aldatu nazioarteko ohiturak? Rio+20 Goi Bilera prestakuntza-ikastaroa Bilboko Hika Ateneoan egin zen, otsailaren 22an eta 23an.

Ikastaroaren helburua izan da euskal gizarte-erakundeek eta entitate publikoek nazioarteko foroetan (batik bat Rio+20 Goi Bileran) eragile eraginkor gisa dituzten gaitasunak indartzea. Hori dela eta, gizarte-erakundeetako arduradunentzat, eta hainbat esparrutatik (ingurumena, garapenerako lankidetza, feminismoa, immigrazioa) giza garapen iraunkorra, bidezkoa eta zuzena bultzatu nahi duten pertsonentzat egin da, batez ere.

Remi Parmentier-en (Varda Group-eko zuzendaria) eskutik egin da ikastaroa. Varda Group aholkularitza-enpresak esperientzia zabala du kanpaina estrategikoen kudeaketan, bai eta nazioarteko goi-mailako proiektuen kudeaketan ere. Rioko prozesuan ere aritua da; izan ere, prozesuan bertan parte hartu du. Horrez gainera, nazioarteko GKEen berri ere badu, bai eta beste eragile batzuen berri ere. 35 urtetan zehar garatutako eta hobetutako metodologia bat erabiltzen du ikastaroak emateko. Horrez gainera, hiru hizlari gonbidatu izan dira: Pedro Telles, Enrique Urrutia eta Manuel Cendoya. Hiru sektore hauetako entitateak ordezkatu dituzte, hurrenez hurren, hizlari gonbidatuek: gizarte zibila, administrazio publikoa eta sektore pribatua.

35 pertsona bertaratu dira (24 emakume eta 11 gizon), hainbat erakundetatik: EAEko 15 elkarte eta GKE, estatuko 2 GKE, EAEko 7 administrazio publiko, eta, gainera, lankidetzan graduondokoa egiten ari diren 3 ikasle, eta gaia interesatzen zaien beste 7 pertsona.

UNESCO Etxeak antolatu du ikastaroa, eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Bilboko Udalaren laguntza izan du.

Ikusi txostena (PDF - 440KB)

Taldearen argazkia

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco