Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCO Etxearen bloggerra izan nahi al duzu rio+20 gailurrean?

UNESCO Etxeak beka bat eskaintzen du Rio+20 gailurrean egoteko eta handik informazioa emateko. 2012ko ekainaren 20tik 22ra bitartean egingo da goi-bilera Rio de Janeiron, eta irabazleak UNESCO Etxearen lantaldearekin batera jardungo du Brasilgo hiri horretan.

18 urtetik 30 urtera bitarteko pertsona batentzako beka da. Nazioarteko gailurretan gizarte zibilak betetzen duen zeregina ezagutu eta komunikatu nahi duen pertsona behar dugu, Rio+20 goi-bileran gobernuen artean egingo dituzten negoziazioen hurbileko jarraipena egiteko gogoa duena.

Irabazlearentzat, BloggerRio+20 beka bere bizitzako bidaia izango da. Rio de Janeiron egingo duen egonaldian, eragin handiko hainbat aktibista, kazetari, politikari eta munduko lider izango ditu biltzarkide, eta mundua etorkizun iraunkor batera bideratzeari buruz jardungo dute.  Kontatu beharreko istorio asko daude eta bizi beharreko esperientzia ugari. Hori guztia eta beste hainbat gauza gehiago zain dauzkazu. Zeren zain zaude zu?

Rio+20 gailurraren antolatzaileek "Nahi dugun etorkizuna" esaten dute. Eta guk esaten dugu: egizu merezi izatea!

Begiratu oinarri osoak esteka honetan:

www.unescoetxea.org/dokumentuak/Blogger_Rio_20.htm

 

Informazio gehiagorako:

Nekane Viota

n.viota@unescoetxea.org

Tlf. 94 427 64 32

 

Babeslea:

Laguntzaileak:

 

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco