Azken berriak
atzera ES|EN
Emakumea ondare ez-materialean: genero-ikuspegia aintzat hartuko duen parte-hartze aktiborako bidean

UNESCO Etxeak, Montevideoko UNESCO Zentroak eta Signo Latinoamericano GKEak koordinatzen dute Uruguaiko Candombe adierazpenari buruzko proiektu hori

UNESCO Etxearen iritziz, ondare kulturala balioan jartzea eta kudeatzea aktibo aparta da giza garapenerako eta kultura aldetik gutxitutako komunitateen bizi-baldintzak hobetzeko. Gainera, komunitateek modu aktiboan parte hartzea funtsezkoa da ondare ez-materiala sustatzeko. Ondarea osatzen duten elementuen artean kultura-identitatearekin estuen loturikoa da ondare ez-materiala. Horrenbestez, beharrezkoa da pertsona guztiek baldintza beretan parte hartuko duten prozesuak sortzea eta parekotasun hori egiaz bermatzea, ondarea sustatzeko eta zaintzeko prozesuetan genero-ikuspegia aintzat hartuta.

Helburu horrekin, UNESCO Etxea Uruguaiko proiektu batean ari da lanean urriaz geroztik, Candombe adierazpenaren inguruan emakumearen parte-hartzea sustatzeko egitasmo batean, hain zuzen. Herrialde hartako afro-uruguaiarren komunitatearen ondare ez-materialeko elementuetako bat da Candombea, eta UNESCOren Gizateriaren Ondare Ez-materialaren zerrendan jasota dago. Egitasmoaren helburua da Candombearen testuinguruan kultura-identitateak eta gizartean nahiz kulturan eragiten duten faktoreak aztertzea, betiere generoaren ikuspegitik eta emakumeen eta gizonen artean dauden desorekei erreparatuz.

Egitasmoa hezurmamitzeko bi jarduera nagusi izango dira: gazteei bideratutako lantegi bat, gizon eta emakumeek Candombean duten rolari buruzko dinamika teoriko eta praktikoekin; eta dokumental bat, elkarrizketetan oinarrituta, generoaren ikuspegitik hausnartzeko zer-nolakoa den parte-hartzea   Candombearen kultura-adierazpenetan. Proiektuaren amaieran, Montevideon (Uruguai) eta Bilbon aurkeztuko da film dokumental hori.

Nazioarteko Lankidetzaren eta Garapenaren aldeko Espainiako Agentziaren (AECID) laguntza eta babesa du proiektuak.

Informazio gehiago:

Montevideoko UNESCO Zentroa

SIGNO Centro Interdisciplinario

 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco