Azken berriak
atzera ES|EN
Aditu independente bat giza eskubideetan eta ingurumenean

Joan den martxoaren 20an, 19. bilkura-aldiaren baitan, Nazio Batuetako Giza Eskubideen Kontseiluak ebazpen garrantzitsu bat onartu zuen, giza eskubideen eta ingurumenaren arteko ezinbesteko lotura bultzatuko duena.

Batez ere Maldivek eta Suitzak bultzatu dute ebazpena, eta 50 estaturen babesa izan du (tartean, Espainia). Ebazpenaren arabera, aditu independente bat izendatuko da giza eskubideetan eta ingurumenean, eta eginkizun hauek izango ditu:

  • Milurtekoko Garapen Helburuak (zazpigarren helburua, batik bat) lortzen laguntzeko gomendioak ematea bere agintaldiaren esparruan.

  • Kontuan hartzea Nazio Batuek Rio de Janeiroko (Brasil) goi-bileran garapen iraunkorrari buruz adostuko dituzten ondorioak (2012ko ekainean), eta giza eskubideetan oinarritutako ikuspegi bat ematea jarraipen-prozesuetan.

  • Genero-ikuspegi bat ematea. Besteak beste, emakumeen eta neskatoen egoera berezia aztertuko du, eta generoarekin lotutako diskriminazio- eta zaurgarritasun-moduak identifikatuko ditu.

UNESCO Etxeak begi onez hartu du berria, eta jardunbide berezi horri jarraipena emango dio.

Informazio gehiago:

Ebazpena "Los derechos humanos y el medio ambiente" (A/HRC/19/L.8/Rev.1)

Giza Eskubideen Kontseilua 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco