2012ko ekainaren 20tik 22ra egingo da
Nazio Batuen Garapen Iraunkorraren Konferentzia, Lurraren Goi Bilera edo Rio +20
izenez ere deitua, Rio de Janeiron, Brasilen; eta bertan bilduko dira munduko liderrak.
“Guk nahi dugun etorkizuna” (The Future We Want) dokumentuaren zero
zirriborroa izango da konferentziaren abiapuntua.
Dokumentua Nazio Batuetako Idazkaritzak
egin du Rio +20 Konferentziarako, gobernu eta erakundeek egindako 677
ekarpenetatik abiatuta. Testu hori oinarri gisa erabiliko da gaur egungo
negoziazioei heltzeko, eta hortik abiatuta egingo da Rio +20 Konferentziako
azken dokumentua.
UNESCO Etxeak, bai tokian-tokian bai
nazioartean giza garapen iraunkorrarekiko konpromiso soziala eta politikoa
sustatzea helburu hartuta, gaztelaniara eta euskarara itzuli du dokumentua;
ahalik eta jende gehienak irakur eta uler dezan.
Testua helbide honetan ikusi edo
deskargatu dezakezu:
El futuro que queremos – Borrador Cero (pdf - 80KB)
Guk nahi dugun etorkizuna – Zero Zirriborroa (pdf - 80KB)
The Future We Want - Zero draft of the outcome document (testu ofiziala)