Azken berriak
atzera ES|EN
Jende erresilientea planeta erresiliente batean txostena

Nazio Batuen idazkari nagusiaren goi-mailako taldeak idatzitako txostena argitaratu berri da, Jende erresilientea planeta erresiliente batean: merezi du etorkizun hori aukeratzea izenburupean, munduaren iraunkortasunaz diharduena. Halaber, hazkunde iraunkorrerako eta oparotasunerako ikuspegi berri bati buruzko hausnarketa eta formulazioa ematen ditu txostenak, eta egia bihurtzeko mekanismoak aztertzen.

Elkarri loturik dauden erronka ugariri aurre egin behar diete XXI. mendeko gizon-emakumeek, eta testuinguru horretan garapen iraunkorra bultzatzeko esparru orokor bat aurkezten du txostenak. Hala, bat egiten du Ingurumen eta Garapenerako Munduko Batzordeak 1987ko abuztuaren 4an argitaratutako txostenean aurkeztu zuen paradigmarekin. Txosten haren izenburua zen Gure etorkizun komuna, eta hazkunde ekonomikoaz, gizarte-berdintasunaz eta ingurumenaren iraunkortasunaz ziharduen. Ildo horretatik, hainbat gaiez duen ikuspuntua gauzatzeko gomendioak eman ditu taldeak, hala nola pobrezia desagerrarazteaz, desberdintasunak murrizteaz, guztion hazkundea bultzatzeaz, eta ekoizpena eta kontsumoa iraunkorragoak izateaz. Aldi berean, klima-aldaketaren ondorioen aurka borrokatzea eta planetaren beste muga batzuk errespetatzea eskatzen du.

Taldearen gomendioak hiru kategoriatan banatzen dira: pertsonak ahalduntzeko gomendioak, aukera iraunkorrak egin ditzaten; ekonomia iraunkor baterako gomendioak; eta erakundeen gobernantza indartzeko gomendioak. Guztira, 56 gomendio dira. Haietako asko gobernuentzat dira; beste batzuk, sektore pribatuarentzat eta beste interesdun batzuentzat, eta beste batzuk, nazioarteko erakundeentzat baita Nazio Batuentzat eta idazkari nagusiarentzat ere.

Garapen Iraunkorrari buruzko Nazio Batuen Batzarrari ekarpen esanguratsua egiten dio txostenak. Batzar hori, Lurraren Goi Bilera edo Rio+20 ere baderitzona, Rio de Janeiron (Brasil) izango da aurten.

Informazio gehiago:

Dokumentua osorik ikusi: Resilient People, Resilient Planet: A Future Worth Choosing

Laburpena gaztelaniaz ikusi(pdf - 250KB) 

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco