Azken berriak
atzera ES|EN
Añanako Gatz Harana, Munduko Ondare izateko hautagai

Beste urrats bat Gatz Haraneko Paisaia Kultura UNESCOren eskutik Munduko Ondare izendatzeko bidean

Historia Ondarearen Aholku Batzordeak babesa eman dio Arabako Aana eskualdeko Gatz Haraneko Paisaia Kulturala UNESCOren Munduko Ondare bilakatzeko egitasmoari; batzorde horrek Kultura Ministerioa eta autonomia-erkidegoak ordezkatzen ditu.

Joan den 2011ko azaroan, Gatz Harana Espainiako Zerrenda Adierazgarrian sartu zuten; nahitaezko urratsa izan zen UNESCOren aitorpena jaso ahal izateko.

Aanako Gatz Harana Arabako erreferentzia baliotsuenetako bat da ondare kulturalaren barruan, funtsezko giza jarduera baten bilakaera erakusten baitu; gatza ateratzeko jardunarena, hain zuzen. Bestalde, erakusten du zer-nolako arriskua jasaten duten historiako lekukotasun biziek, ekonomikoki errentagarriak ez izateagatik lekukotasun horiek erabiltzeari uzten diogunean. Gatz Harana berreskuratzeak, paisaiaren zaharberritze zuzena lortzeaz gainera, ondarea sustatzeko ahalegin bat ekarriko du; eta, gainera, haran horrek gizarte-testuinguruan, egungo kultura-testuinguruan eta Arabako errealitatearen etorkizunean joka lezakeen rol berria identifikatzen du.

2010ean, UNESCO Etxeak eta Gatz Harana Fundazioak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten Aanako Gatzagetako ondarea eta paisaia kulturala sustatzeko. Hitzarmen horren oinarrian, batetik, nazioarteko ondareen programei laguntza teknikoa ematea dago; eta, bestetik, ingurune horri balioa ematea, ingurua ezagutarazten duten prestakuntza-jarduera dibulgatzaileen bidez.

Informazio gehiago:

UNESCO. Munduko Ondarea - Zerrenda Adierazgarria

Arabako Foru Aldundia - 2012ko martxoaren 5eko prentsa-oharra

Gatz Harana Fundazioa

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco