Azken berriak
atzera ES|EN
Stéphane Hessel-en Hacia nuevas solidaridades liburuaren edizio berria

UNESCO Etxeak, Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza eta Herritartasun Sailaren laguntzaz, Stphane Hessel idazle ospetsuaren Hacia nuevas solidaridades. Diez dilogos sobre cooperacin al desarrollo liburuaren berrargitalpena egin du; idazle hori da Haserretu zaitezte! lan ezagunaren egilea ere.

Dix pas dans le Nouveau sicle jatorrizko lanaren itzulpen eta egokitzapen honetan, garapenaren gaian adituak diren pertsonekin izandako bilkuren kontakizun pertsonala egin du egileak. Hesselek nazioarteko adituekin izandako elkarrizketak eta eztabaidak bildu ditu liburu honetan, gaur egungo nazioarteko lankidetzaren eta garapenaren egoerari buruzko gogoeta sustatzeko helburuarekin.

UNESCO Etxeak berriro aurkezten du lan hau, uste dugulako garapenerako laguntza ofizialak murrizten ari diren egungo egoera honetan garrantzitsua dela lankidetzaren rola aztertzen duten eta elkartasuna balio sozial eta politikoa den aldetik balioestea sustatzen duten azterlanak izatea.

Irakurleek eskura dute dagoeneko liburua, liburu-dendetan.

Idazleari buruz:

 Stphane Hessel Berlinen jaio zen 1917. urtean. 2008an Giza Eskubideen Kulturaren aldeko UNESCO/Bilbao saria jaso zuen. Frantses erresistentziako kide izan zen, eta GESTAPOk preso hartu zuen. Ondorioz, hainbat kontzentrazio-eremutan egon zen, eta bi aldiz alde egin zuen, gainera. De Gaulleren garaian, gobernuko kide izan zen atzerrian, Nazio Batuak sortzearen alde lan egin zuen, eta Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren sortzaileetako bat da. Bizi guztirako enbaxadore izendatu zuten Frantzian, aditua da nazioarteko lankidetzan eta giza eskubideetan, eta ekimen sozial ugariren bultzatzaile.

 Informazio gehiago:  

 Ensayos UNESCO Etxea Bilduma - Catarata argitaletxea

 

Laguntzailea:

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco