2009tik sendotzen ari da klima
aldaketaren ikuspuntua, garapenaren aurkako mehatxu gisa, Bizkaiko Foru
Aldundiaren eta UNESCO Etxearen arteko lankidetzan. Lan horrekin, lankidetzako
euskal eragileak zein herritarrak sentsibilizatu, sostengatu eta ekitera
bultzatu nahi dira klima aldaketaren eta txirotasunaren aurkako borrokarekin
lotutako gaiei dagokienez.
Ordutik hona hainbat jarduera antolatu
dira, argitalpenak eta lan- zein prestakuntza-saioak barne; gainera,
klima-aldaketaren aurkako borrokaren aurkako esperientzia pilotuetan parte hartu
dute Bizkaiko zenbait GGKEk, borondatezko karbono-merkatuen bidez.
Jardunaldi honen bidez lan horren
guztiaren ondorioak aurkeztu nahi diegu, bai lanarekin zerikusia duten eragileei
eta bai herritarrei ere, oro har, klima-aldaketaren, generoaren eta
lankidetzaren alorretan Bizkaian egiten den lana ezagutarazteko.
Gainera, abagune hori baliatu nahi dugu
Rio+20 Gailurraren prozesuan, hots, 2012an mugarri bat ezarriko duen Garapen
Iraunkorrari buruzko Nazio Batuen Konferentzian, klima-aldaketaren aurkako
borroka txertatzeari buruzko txosten bat aurkezteko. Gailur horretan aztertuko
dira unera arte lortutako aurrerapenak eta iraunkortasunaren arloan etorkizunera
begira dauden erronkak, izan ere, klima-aldaketaren aurkako borrokak eginkizun
garrantzitsua izango baitu etorkizunean.
Eguna:
2012ko martxoaren 27a
Lekua:
Bizkaiko Batzar Nagusiak (Hurtado Amezaga, 6. Bilbao)
Ordua:
10:00 - 13:15
Programa:
10:00 – 10:30
Aurkezpena
Berdintasunerako Zuzendaritza Nagusia – Bizkaiko Foru
Aldundia
Monika Hernando – UNESCO Etxea
10:30 – 11:15
Klima-aldaketaren aurkako borroka txertatzea Rio+20 prozesuan
Tom Kucharz. Coalición Clima.
11:15 – 11:45
Bizkaian gauzatutako parte-hartzezko lan-prozesua
Florent Marcellesi - Bakeaz
11:45 – 12:15
Generoaren ikuspuntua txertatzea
Irantzu Varela - UNA Gestión
12:15 – 12:45
Lanaren ondorioak eta txostenaren aurkezpena
Aitana Uria - UNESCO Etxea
12:45 – 13:15
Galderak eta amaiera
Bizkaiko Foru Aldundia eta UNESCO Etxea
Aurretiaz baieztatzea
eskertuko da.
Aitana Uria:
a.uria@unescoetxea.org / 94 427 64 32