Azken berriak
atzera ES|EN
Uraren Munduko Astea 2012: Uraren zikloa bizi-zikloa zine-zikloa

Uraren Munduko Eguna ospatzeko, UNESCO Etxeak eta URA-Uraren Euskal Agentziak bi jarduera ireki egingo dituzte Gasteizen, martxoaren 20tik 23ra bitartean.

Jarduera horien izenburua hau da: Uraren zikloa, bizi-zikloa, zine-zikloa. Alde batetik, argazki-erakusketa bat egongo da, uraren ziklo naturalaren eta bizi-zikloaren arteko erlazioa erakusten duena; beste alde batetik, zine-zikloa izango da, eta 4 egunetan urarekin eta bizitzarekin lotutako 4 film emango dituzte.

Martxoaren 22an Uraren Munduko Eguna ospatzen da urtero, bai ur gezaren garrantziaz bai ur gezaren baliabideen kudeaketa iraunkorra egin beharraz ohartarazteko.

Urtero, garrantzizko gai batean jartzen du arreta Uraren Munduko Egunak. 2012an, elikadurari buruz eta horrek urarekin duen erlazioari buruz hausnartzeko eskatu digu Nazio Batuen Erakundeak. Beraz, Bizitzarako oinarrizkoak eta nahitaezkoak diren bi elementu, ura eta elikagaiak, aintzatetsi eta aldarrikatu dituzte aurten; eta horrek gogorarazten digu mundu osoan milioika pertsona direla egarri eta gose.

NBEren arabera, elikadura segurtasuna badagoela esan dezakegu, baldin eta edozein pertsonak, bizimodu aktibo eta osasuntsua izateko bere elikadura-beharrak ase baditzake; eta ura nahitaezko faktorea da elikagaiak ekoitzi ahal izateko.

Informazio gehiago:

Uraren zikloa, bizi-zikloa, zine-zikloa jarduera-programa

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco