Azken berriak
atzera ES|EN
Agua y Alimentación, por derecho jardunaldia

UNESCO Etxeak, ONGAWArekin Giza Garapenerako Ingeniaritza eta Prosalusekin Osasuna eta Garapena batera, Agua y Alimentacin, por derecho Jardunaldia antolatu du; martxoaren 20an izango da Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Industria Ingeniariaren Eskolan. Jardunaldi hau Uraren Astearen barruan antolatuko diren jardunaldi guztietatik bat besterik ez da. Sar zaitez gure webgunean, eta egin ezazu bat Ura izateko Giza Eskubidearen Olatuarekin!

Aurten, Uraren Munduko Egunean, bizitzeko oinarrizko eta nahitaezko diren bi elementuri buruz hausnarketa egiteko eskatu digute Nazio Batuek: ura eta elikagaiak. Eta gogorarazten digute mundu osoan milioika pertsona direla egarri eta gose.

Gaur egun, ezin daiteke inor axolagabe ageri, ura eta elikadura izateko giza eskubidea egunero urratzen dela ikusita. Estatistikek adierazten dute pertsona guztiek egunero 2 eta 4 litro ur artean edaten dutela. Hala ere, 'edaten' dugun uraren zati handiena hartzen ditugun elikagaien baitan dago: kilo bat behi-haragi ekoizteko, adibidez, 15.000 litro ur kontsumitzen dira, eta kilo bat garik 1.500 litro 'edaten' ditu.

Munduan dagoeneko mila milioi pertsonak dute gose kronikoa, eta presio handia eragiten da baliabide hidrikoetan. Horregatik, hori ikusirik, ezin da jokatu arazoa 'beste nonbait' balego bezala. Biztanleriaren hazkundeari aurre egin eta pertsona guztiek janari elikagarria eskuratu ahal izatea bermatzeko zenbait neurri hartu beharra dago, eta horretan lagundu dezakegu eta lagundu behar dugu.

Informazio gehiago:

Uraren astea 2012

Uraren Munduko Eguna 2012

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco